Sexu- eta genero-aniztasuna proiektu batzuetan

Ekin! Gasteizko Genero Berdintasunerako V. Planak (2023-2030) sexu-orientazioa eta genero-identitatea generoaren osagaitzat jotzen ditu, baita diskriminazio- eta desberdinkeria-iturri estrukturaltzat ere gure gizarte-antolamenduko sistemaren barruan (patriarkatuan).
Proiektuak
Jarraian, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko edo aniztasun hori barne hartzen duten proiekturik nabarmenenak zerrendatuko ditugu:
Sexu-hezkuntza ikastetxeetan
Sexu-hezkuntza ahalduntze- eta prebentzio-tresna bat da; izan ere, sexualitatearen alderdi positiboak ulertzea ahalbidetzen du eta, aldi berean, balizko arriskuen eta indarkeria-moduen aurrean kontziente izaten eta erreakzionatzen laguntzen du.
Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren barruan, Berdintasun Zerbitzuak sexu-hezkuntzari buruzko prestakuntza hauek eskaintzen ditu:
Maiatzaren 17a. LGTBI-fobiaren aurkako Eguna
Urtero, egun hau ospatzeko, hainbat jarduera programatzen ditugu —ikastaroak, arte eszenikoak, zineforuma eta hitzaldiak—, indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzeko eta prebenitzeko eta sexu- eta genero-aniztasuna ospatzeko.
Ikerlanak
Ikerlan feministen lehiaketaren helburu orokorretako bat da Gasteizen genero-orientazio, -adierazpen eta -identitate ez-normatiboak dituzten pertsonen eskubideen aldeko gizarte-eraldaketari ekarpena egitea.
Indarkeria matxista
Gasteizko Udalaren arabera, sexu/genero/sexualitate eskemaren erreprodukzioa ziurtatzeko kontrol-mekanismoa da indarkeria matxista.
Berezitasunak gorabehera, emakumeen aurkako erasoek (indarkeria sexista) eta LGTBI pertsonen aurkako erasoek (indarkeria LGTBI-fobikoa) erro bera dute: matxismoa.
Aurki gaitzazu
www.vitoria-gasteiz.org/sexu-genero-aniztasuna
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.
