Vitoria-Gasteizko Udalak Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala osatzeko prozesuari ekin dio, pertsona guztientzat eta bizitzako edozein momenturako hiri inklusibo eta bizigarria lortzea xede.
Irisgarritasun Plan berriaren lanketak eta azken diseinuak hainbat faseko prozesua jarraituko du: udalerriaren analisia eta diagnostikoa, ekintza-planaren proposamena, jarraipenaren plangintza eta ebaluaketa sistemen plangintza.
Diagnostikoan hurrengoa aztertuko dugu:
Planak Vitoria-Gasteizko biztanleen benetako beharrei erantzun behar die. Horregatik, fase bakoitzerako parte-hartze espazio bat irekiko da, formatu desberdinetan.
Herritarren eta udaleko langileen parte‑hartzea kanal eta bide ezberdinetatik zabalduko da.
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zabaltzeagatik!
Edozein galdera izan ezkero, idatzi helbide honetara: accesibilidad@vitoria-gasteiz.city
Proiektu honetan hiritarrentzako inkesta bat egin da, non 928 erantzun bildu ditugun, baita udaleko langileentzako beste inkesta bat, non 381 lortu ditugun.
Hausnarketa eta diagnostiko fasean parte-hartze saioen lehen txanda egin ondoren, hona hemen saio bakoitzeko datak, lan-dokumentuak eta parte-hartzaileen zerrenda:
Jarduera Plana idazteko fasean parte hartzeko tailerren bigarren txanda egin da. Hona hemen saio bakoitzaren datak eta parte-hartzaileen zerrendak:
Irisgarritasun unibertsala da inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek bete behar duten baldintza, pertsona guztiek segurtasunez eta eroso ulertu, erabili eta baliatu ahal izateko, ahalik eta modurik autonomoenean eta naturalenean.
Irakurketa erraza: Mundu guztiak erabili dezakeen edo sar daitekeen leku, produktu edo informazio baten ezaugarria. (Gaztelaniazko iturria: www.diccionariofacil.org)
Irisgarritasuna pertsona guztientzat da, beren gaitasun fisiko, sentsorial edo kognitiboak alde batera utzita. Horrek barne hartzen ditu desgaitasuna duten pertsonak, adinekoak migratzaileak, haur txikiak dituzten familiak eta mugikortasuna aldi baterako murriztua duten pertsonak. Irisgarritasun unibertsalaren helburua hau da: pertsona guztiek baldintza berdinetan erabiltzeko moduko inguru, produktu eta zerbitzuak sortzea.
Irisgarritasuna ezinbestekoa da biztanleriaren % 10arentzat, beharrezkoa % 30arentzat eta erabilgarria % 100arentzat.
Vitoria-Gasteizko Udalarentzat irisgarritasuna prozesu bat da, hau bilatzen duena: pertsona guztiak autonomiaz moldatzea, hirian modu aktiboan parte hartzea, aukera berdinez gozatzea, eskubideetara baldintza berdinekin sarbidea izatea eta laguntza eskainiko eta komunitatearekin lotuko dituzten lotura pertsonalak eta harreman baliotsuak garatu ahal izatea.
Irakurketa erraza: pertsona batek edozein herritarrek dituen eskubide berberak izatea eta gizartean parte hartzea, horren barruan dagoelako..(Gaztelaniazko iturria: www.diccionariofacil.org(Beste leiho batean irekiko da))
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.