Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibidea

Udala

Kontratazio eta erosketa publiko iraunkorraren barruan, sektore publikoak, bere kontratazio- eta erosketa-jardueren bitartez, zeregin eredugarria bete behar du iraunkortasunari dagokionez.

Horrenbestez, Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibideak pdf helburu hau du: administrazio-kontratazioaren printzipioak eta beste arlo batzuetan iraunkortasun politikak garatzearekin lotutakoak modu egokian uztartuko dituen kontratazio sistema bat ahalbidetzea, hala nola enpleguaren eta gizarteratzearen alorrean, ingurumenaren alorrean, genero-berdintasunaren alorrean, garapenerako lankidetzaren alorrean eta euskararen sustapenaren alorrean.

Gobernu-ardurak, zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten eta Gasteizko Udalaren kontratazio- eta erosketa-prozedurak sustatzen edo izapidetzen dituzten edo prozedura horietan esku hartzen duten pertsonei zuzenduta dago jarraibidea. Orobat, udal-sozietateen kontratazioan klausula sozialen eta ingurumen-arlokoen jarraibideak lantzeko eredu izateko sortu da.

Gasteizko Udalaren kontratuei aplikatuko zaie jarraibidea, eta arauz bete beharrekoa izango da kontratazio-organo guztientzat. Gainera, udal kontratazioak bat etorri beharko du unean-unean indarrean dauden plan estrategiko eta sektore-planekin.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.