Ostalaritza ixteko ordutegiaren luzapena hainbat jaialdiren ospakizuna dela-eta
2025eko ekainaren 3an argitaratua
Udalak onetsi du 2025ean Gasteizko udalerriaren barruan ostalaritzaestablezimenduak zein dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak ixteko ordutegia bi ordu luzatzea, jarraian adierazitako egun hauetan:
- KaldeArte: ekainaren 14an (14tik 15era arteko gauean)
- Azkena Rock Jaialdia: ekainaren 20an eta 21ean (20tik 21era eta 21etik 22ra arteko gauetan)
- Korterraza: ekainaren 27an eta 28an (27tik 28ra eta 28tik 29ra arteko gauetan)
- Ironman Vitoria-Gasteiz: uztailaren 12an (12tik 13ra arteko gauean)
- Jazzaldia: uztailaren 18an eta 19an (18tik 19ra eta 19tik 20ra arteko gauetan).
- Festval: irailaren 6an (6tik 7ra arteko gauean)
- Erdi Aroko Azoka: irailaren 26an eta 27an (26tik 27ra eta 27tik 28ra arteko gauetan).
- Halloween: urriaren 31n (urriaren 31tik azaroaren 1era aarteko gauean)
- Ardoaraba azoka: abenduaren 5ean eta 6an (5etik 6ra eta 6tik 7ra arteko gauetan).
Ordutegiaren luzapen hau ezin zaie joko-establezimenduei aplikatu.
Informazio gehiago: ostalaritza-establezimenduak zein dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak ixteko ordutegia bi ordu luzatzeko dekretua
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.