Alkateak entzuten dizu

Gorka Urtaran

Gonbidapena egiten dizut gune honetan harreman berria izan dezazun nirekin, eta nire bitartez, udalarekin.

Herritarrekin etengabeko hizketaldian dagoen Udala nahi dudalako, eskatzen eta esaten duzuna entzun dezan, zure beharrizanetan eta lehentasunetan oinarrituta har ditzan erabakiak, ematen dituen zerbitzuak hobetzeko zure laguntza erraz dezan, erabakitzen duena era irekian eta gardenean komunika dezan.

Honetarako nirekin twitter(Beste leiho batean irekiko da) edo facebook(Beste leiho batean irekiko da) bitartez kontaktuan jartzeko aukera duzu. Gainera, zure eskaerak alkateakentzutendizu@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali edo nirekin bilera bat eskatu dezakezu.

Herritarren postontzia

Gainera, animatzen dizut erabil dezazun Herritarren postontzia, zure eskaerak edo iradokizunak bideratzen dituena, eta baita telefonoaren bitartez ere bidali ditzakezu ekarpenak 010 (945 16 11 00) edo herritarrei laguntzeko bulegoen sare osoaren bitartez.

Udal langileek nork bere espezialitateari lotutako gaiak artatzen dituzte herritarren postontzian, eta horri esker, udalbatza osoak eta nik neuk ere, alkate gisa, nahi edo behar duzunaren isla izan litezkeen hiriko gaien entzuketa aktiboa izan dezakegu.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.