Ensanche 21 Zabalgunea - Ondarearen kudeaketa
Ensanche 21 Zabalguneak, udal hirigintza elkartea delarik, eta bere estatutuetan oinarrituta dagoenari jarraituz, zera du bere eskumenen artean: hirigintzarako kudeatze eta gauzatze baliabideen bitartez onetsitako planeamendua garate, gauzatu eta kudeatzea. Elkartearen esku dago udalak, lurzoruaren nahiz etxebizitzen inguruko politika garatzeko, beraren gain uzten dituen proiektu edo programak kudeatu nahiz alor horretan beharrezko diren jarduerak bideraketa.
Eraiki gabeko ondarea
Ensanche 21 Zabalgunearen jabetzako lurzoru erabilgarriak
Une honetan, udal sozietateak lursail eta orube hauek ditu eraikitzeko eskubide hauekin:
Mota | BOE: etxebizitzak gehienez | BET: etxebizitzak gehienez | ELK: etxebizitzak gehienez | FEL: etxebizitzak gehienez |
---|---|---|---|---|
Birpartzelazio eremutik kanpo | 847 unitate | 14 unitate | 285 unitate | 10 unitate |
Birjarpen orubeetan | 1.050 unitate | 39 unitate | 427 unitate | 0 unitate |
Birpartzelazio eremuaren barruan |
2.222 unitate | 6.905 unitate | 0 unitate | 0 unitate |
E21Zren jabetza guztira | 4.119 unitate | 6.958 unitate | 712 unitate | 10 unitate |
- BOE Babes ofizialeko etxebizitzak.
- BEK Babes ofizialeko etxebizitza tasatuak.
- ELK Etxebizitza libre kolektiboak.
- FEL Familia bakarreko etxebizitza libreak.
Mota | Erabilgarri sestra gainean | Erabilgarri sestra azpian |
---|---|---|
Birpartzelazio eremutik kanpo | 7.308,11 m2 | 5.105,00 m2 |
Birjarpen orubeetan | 3.100,00 m2 | 2.691,00 m2 |
Birpartzelazio eremuaren barruan |
0,00 m2 | 0,00 m2 |
E21Zren jabetza guztira | 10.408,11 m2 | 7.796,00 m2 |
Babes Ofizialeko Etxebizitzetarako partzelak berreskuratzea
2009 eta 2010 ekitaldietan Sozietateak hainbat lursail saldu zituen babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eraikitzeko.
Aipatutako lursailak saltzeko konpromisoak kontratu pribatu bidez formalizatu ziren eta eraikin horiek eraikitzea erraztuko zuten eskritura publikoak egiteke geratu ziren.
Egindako prozesu guztietatik 11 geratu ziren salerosketa eskritura egin gabe, eta, ondorioz, 990 BOE baino gehiago eraikitzeko higiezinen sustapenen garapena blokeatuta geratu zen.
2020 ekitaldian, Arabako Eraikuntzako Enpresarien Batasunaren (UNECA) bitartekaritzaz, Ensanche 21 Zabalguneak lursail horien esleipendunekin akordio bat egin du egoera desblokeatzeko eta lursailok bueltan Sozietateari itzultzeko.
Akordio honetara kontratu hauek zituzten enpresetatik 8 batu dira, eta Sozietateari 9 lursail itzuli dizkiote. Horri esker, 730 BOE baino gehiago eraiki ahal izateko lurzorua saltzeko beste prozedura batzuk hasteko aukera dugu.
Une horretatik aurrera eta 2020ko urritik aurrera, Ensanche 21 Zabalguneak berreskuratutako lurzatietatik 5 enkantera atera ditu, eta horietako lau esleitu dira (bat dagoeneko ekitaldi honetan eskrituratu da).
Ondare eraikia
Etxebizitzak
Sozietateak 402 etxebizitza kudeatzen ditu guztira hiriko hainbat auzotan. Horietatik 357 bereak dira, eta gainerakoak Gasteizko Udalarenak.
Auzoa | Guztira | Jabea: E21Z | Jabea: Udala | Jabea: beste bat |
---|---|---|---|---|
Abetxuku | 1 | 1 | 0 | 0 |
Aretxabaleta | 56 | 56 | 0 | 0 |
Hirigune historikoa | 123 | 98 | 23 | 2 |
Koroatzea | 4 | 2 | 2 | 0 |
Zabalgunea | 4 | 4 | 0 | 0 |
Errekaleor | 192 | 192 | 0 | 0 |
Txagorritxu | 2 | 2 | 0 | 0 |
Zaramaga | 7 | 2 | 6 | 0 |
San Kristobal | 7 | 0 | 7 | 0 |
Sansomendi | 6 | 0 | 6 | 0 |
Guztira | 402 | 357 | 43 | 2 |
Lekua | Jabea: E21Z |
---|---|
Koroatzea | 1 |
Lakua-Arriaga | 1 |
Guztira | 2 |
Lokalak
21 Zabalguneak 180 lokal ditu, ia guztiak hirigune historikoan eta hiriko hedapen-auzoetan (Zabalgana eta Salburua).
Auzoa | Guztira |
---|---|
Hirigune historikoa | 69 |
Salburua | 32 |
Zabalgana | 76 |
Ariznabarra | 1 |
Guztira | 178 |
Garaje plazak
Mota | Salburua | Zabalgana | Guztira |
---|---|---|---|
Guztira | 42 | 48 | 90 |
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.