Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2023-2030 Hezkuntza Plana

Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2023-2030 Hezkuntza Plana Vitoria-Gasteizko Udalak hiria Hiri Hezitzailea izaten sendotzeko duen konpromisoa adierazten du.

Planak gure udalerrian hezkuntza alorrean diren beharrei eta erronkei era kolektiboan erantzuna emateko gauza izango den inguru hezitzaile bat, era ordenatu eta planifikatuan, eraikitzen joateko borondatea biltzen du.

1. Planaren helburuak eta egitura

Plana

descargar documento Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2023-2030 Hezkuntza Plana

Erreferentzia-esparrua

Bere lan-helburuak arau eta programen esparru batean eta 2020ko Hiri Hezitzaileen Gutunak –Udalak hori idazten lagundu zuen– lanerako ezarritako printzipioetan oinarritzen dira.

Exekuzioa

Egikaritzeko 2023-2030 aldia Vitoria-Gasteiz 2030 Hiri Agenda osatzen duten programetako bat delako ezarri da. Agenda horrek izan nahi du, hain zuzen, Udala atxikita dagoen Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH 2023) betetzeko ezarritako bide-orria.

Bi urteko programazioak

Bina urte irauten duten hiru programazioren bidez planifikaturik dago, eta azkenengoa Planaren amaierako ebaluazioa egiteko gorde da.

Esku-hartze ildoak

Horren helburuak eta programak honako esku-hartze ildo hauen bidez antolatzen dira:

  1. Lehen Haurtzaroaren Hezkuntza.
  2. Hezkuntzaren eremu formaleko eta ez-formaleko hezkuntza-jarduketa.
  3. Ekitatea eta kalitateko hezkuntza inklusibo baterako bermea.
  4. Hezkuntza eta espazioaren eta denboraren erabilerak.
  5. Hezkuntza alorreko gaikuntza, laguntza eta parte-hartzea.
  6. Udalen, erakundeen zein gizarte eta hezkuntza arloko eragileen arteko lankidetza.

Helburua

Plan honekin, Udalak gure udalerrian bizi den pertsona bakoitzaren eta guztien bizialdi osoa hartuko duen kalitateko hezkuntzaren, formalaren zein ez-formalaren, eskubidea garatzen lagundu nahi du. Berdintasunerako eta justizia sozialerako bidean urratsak ematen lagunduko du horrek, ezbairik gabe, eta beraz, gure gizartearen kohesioa areagotuko du.

2. Lantzeko prozesua

Plana egiteko prozesuan, besteak beste, beste udal-zerbitzu batzuk, beste instituzio eta erakunde batzuk, gizarte- zein hezkuntza-eragileek, Udal Eskola Kontseiluak, Udal Haur Eskolen Sareko Eskola Kontseiluak eta herritarrek hartu dute parte.

Hezkuntzako Planaren garapenerako berebiziko garrantzia du hezkuntzarekin edota hezkuntza eremuarekin engaiatutako sailen arteko eta beste instituzio, erakunde eta gizarte- eta hezkuntza-eragileen eta, oro har, herritarren arteko lankidetzak. Hori dela eta, bururatzen zaizkizun ekarpenak edo iruzkinak guri bidaltzera gonbidatzen zaitugu.

3. Aurreko Planak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.