Haziak Gazte Ideien Lehiaketa – 2026

imagen del concurso Haziak 2026

Haziak 14 eta 30 urte bitarteko pertsonentzako ideia gazteen lehiaketa da, eta hautatutako proiektuak laguntza teknikoarekin eta 3.000 euro arteko laguntza ekonomikoekin saritzen ditu.

2026ko edizioak dagoeneko jakinarazi ditu proiektu irabazleak, aurkeztutako 16 ideien artean. Datozen hilabeteetan, gazte irabazleek haiek gauzatzeko aukera izango dute.

A kategoria: 14-20 urte

Hutsik

B kategoria: 21-30 urte

Nola laztantzen dugu elkar, Maddalen Ruesgas Rasinesek argitalpen bat egingo du gazteek sexualitatearen eta erotismoaren inguruan izandako bizipenak biltzeko. Esperientziak bildu ondoren, liburuxkaren aurkezpen publikoa egingo da.

YCOE, Mario Marco, Ane Cabello, Catalina Montón eta Asier Ortiz de Zárate. Proiektuaren helburua hiriko artista gazteentzako espazio alternatibo bat irekitzea da. Horretarako, deialdi irekia egingo dute 16 eta 35 urte bitarteko pertsonentzat, eta arte bisualetako lanak aurkeztera gonbidatuko dituzte, hala nola argazkiak, marrazkiak, ilustrazioak... Hautatutako obrak dituzten pertsonek hiri-papereztatze kolektiboko jarduera batean parte hartuko dute. Jarduera hori aldez aurretik Florida parkean instalatutako publizitate-euskarrien gainean egingo da.

Mesa para 5 (y los que se acoplen), Andrew Dávalos Morales, Braian Porta Campos, Ekaitz López eta Itziar López. Gasteizko gazteak protagonista dituen funtzio original eta berritzaile bat sortu eta Gasteizko eskenatokietara eraman nahi dute. Antzerki surrealistan oinarritua eta 30 urtetik beherako aktore talde batek egina.

IDIOTA, Ekaitz López Arrúe eta Andrew Dávalos. Kultur fanzine kolektiboa da, gazte sortzaileen artean pentsaera independientea eta sorkuntza askea izateko gunea izan nahi duena. Izenak grezierazko idiotes terminoaren jatorrizko esanahia berreskuratzen du: bere kabuz pentsatzen duen eta iritzi nagusia errepikatzera mugatzen ez den pertsona.

Meraki, Nereida Hernández Porres. Proiektu honen helburu nagusia minbizia duten eta kimioterapia tratamendu luzeak igarotzen dituzten pertsonentzat pentsatutako jantzi eroso eta praktikoen bilduma bat diseinatzea da.

Lokal Things, Kabir Singh Muñoz, Asier Pagola Alzola, Aratz Aranburu Barrenetxea eta Josu Panadero Serrano. Film labur bat egingo dute, anbizio handiko gizarte batek gazte batzuen begietatik izan duen bilakaeraz hitz egiteko. Gaur egungo prestakuntzan sormenak izan duen gainbeherari, artea alde batera uzteari eta gizaki gisa nola eragiten digun eztabaidatzeari buruzko hausnarketa.

Helburu bera, lente asko, Alba Urrecho de la Cruz. Ideia horren helburua Gasteizen bizi diren pertsonen errealitate soziala ezagutzea, ulertzea eta ikusaraztea da, argazkiaren bidez. Horretarako, fundazio, elkarte eta zentroetako kide diren pertsonek argazkigintzaren bidez beren eguneroko errealitatea irudikatuko dute.

Zorionak eta eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztioi.

Gazteria Zerbitzutik sarituak izan ez diren proiektuak aurkeztu dituzten pertsona batzuekin harremanetan jarriko gara, beren ideiak aurrera eramaten lagunduko duten beste lankidetza-bide batzuk planteatzeko (beste sail batzuekiko lankidetza, udal-guneen lagapena...).

Hurrengo deialdia

Hurrengo deialdia 2027an izango da. Zertan datzan jakin nahi baduzu, 2026ko deialdiaren oinarriak kontsulta ditzakezu (amaituta dago).

Urtean zehar

2026ko deialdia amaitu bada ere, urtean zehar Haziak bulegoak irekita jarraitzen du. Beraz, egin nahiko zenukeen ideiaren bat baduzu, galde iezaguzu:

haziak@vitoria-gasteiz.org edo 945 16 16 16 (6512 luzapena)

Kontaktua eta sarea sozialak

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

689 158 410 Whatsapp

haziak@vitoria-gasteiz.org

Instagram3030 Instagram: @vggaztea

facebook Facebook: @vggaztea 

twitter Twitter: @vggaztea

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: