Next Generation EU - Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next

palanca 1

UE, Gobierno de España, PRTR, Ayto VG

Deskribapena

Gasteizko Udalak ibilbide luzea eta arrakastatsua egin du mugikortasun iraungarriaren eta espazio publikoaren arloan, eta haren estrategia, funtsean, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren 2008-2023 Planaren eta Herritar Itunaren bidez garatu da. Ituna plana egin zenean garatu zen, eta dagoeneko emaitza garrantzitsuak eman ditu mugikortasun iraungarriago baterako bidean. 2006 eta 2019 artean, biztanleria % 11 inguru hazi den hiri batean: hiria handitu eta zabaldu egin da, hiri-eremu berriak sortu dira, eta horietan pilatu dira batez ere biztanle berriak. Horrenbestez, joan-etorrien hazkundea (% 23 inguru) oso modu iraunkorrean gertatu da. Ibilgailu pribatuan egindako joan-etorrien ehunekoa 8 puntu jaitsi da: lehen joan-etorri guztien arteko % 37 ziren, eta horien % 29 baino ez. Aitzitik, bizikleta bidezko garraioak (dagoeneko joan-etorri guztien % 9 ingurukoa da), oinez egindako desplazamenduek eta hiriko garraio publikoaren erabilerak garrantzi handiagoa hartu dute.

VITORIA-GASTEIZ GREEN MOBILITY NEXT proiektua aukera paregabea da jauzi kualitatibo bat egiteko eta mugikortasun deskarbonizatu baterako trantsizioa nabarmen bizkortzeko, espazio publikoan pertsonak benetako protagonistak izan daitezen. Aurreikusitako jarduerek esku-hartze mota ugari hartzen dituzte baitan, baina helburu komun batera bideratuta, eta, gainera, egoki koordinatu eta elkarren artean estuki lotutako jarduerak dira, horietako askok elkarren beharra baitute arrakasta izateko. Ildo horretan, proiektuak 10 jarduera biltzen ditu guztira, bat datozenak TMA/892/2021 aginduan jasotako 4 ardatzetatik 3kin eta 17 jarduketa-tipologietatik 7rekin, ardatz hauei tarteko:

  1. Emisio Urriko Eremuak ezartzea;
  2. Garraiobide iraungarriagoetara jotzea, eta garraio publiko kolektiboa eta mugikortasun aktiboa lehenestea.

Proiektuaren datuak

Hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 1. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraungarri, seguru eta konektatuaren talka-plana" (gaztelaniaz).

Inbertsioa, milaka eurotan: 12.699.801

Onetsitako laguntza, milaka eurotan: 11.429.820

Eragile inplikatuak: Udala (talde politikoak eta teknikariak), eragile ekonomikoak, sozialak eta hezkuntzakoak, elkarteak, elkarteren bateko bazkide ez diren herritarrak.

Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Udalerri osoa

Kolektibo onuraduna: Gizartea oro har

Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 3, 5, 10, 11 eta13

EBren lehentasunak: Jarduketa horien bidez hiri-inguruneetan airearen kalitatea hobetzea eta zarata murriztea lortu nahi da, bai eta hiri-mugikortasunaren deskarbonizazioa bultzatzea ere, hiriko sareari eta haren azpiegiturei zuzendutako hainbat neurriren bidez, eta hiriko zein metropoliko garraioa sustatzea eta optimizatzea ere. Helburu espezifiko horiek honako hauek dira:

  • Isurpen urriko eremuen ezarpena bizkortzea.
  • Hiri- eta metropoli-inguruneetan garraiobide iraungarriagoetarantz aldaketa modala sustatzea, garraio publiko kolektiboa eta mugikortasun aktiboa lehenetsiz, hartara ingurumenean eta osasunean hobekuntzak lortzen laguntzeko.
  • Bidaiarien eta salgaien garraio publikoa zero isurpeneko jarduera bihur dadin sustatzea, sistemaren irisgarritasuna hobetuz.
  • Garraio-zerbitzu publikoen jardueraren digitalizazioa bultzatzea, hartara sistema eraginkorrago eta irisgarriago izan dadin, eta garraio publikoaren erabiltzaileek abantailak izan ditzaten.

Gauzatze-aldia: 2021eko abendua - 2024ko abendua

Jarduketak

10 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak:

  1. Mugikortasun Elektrikoko Zentroa handitzea.
  2. Bizikleta sarea hedapena.
  3. Erdiguneko superetxadian hegoaldeko esparruaren irisgarritasuna hobetzea eta ingurua oinezkoentzako bihurtzea.
  4. Aldabe inguruan irisgarritasuna hobetzea eta ingurua oinezkoentzako bihurtzea.
  5. TAO eremua handitzea eta sistemaren kudeaketa hobetzea.
  6. Isurpen urriko eremu bat sortzea.
  7. Bizikletentzako aparkaleku seguruen sarea hedatzea.
  8. Azken miliako banaketa iraungarrirako gune mikrologistikoa sortzea.
  9. Iturritxun disuasio-aparkaleku bat sortzea.
  10. Zabalganeko superetxadia sortzea.

Informazio osagarria

Udalerriei emisio baxuko eremuak ezartzeko eta garraio publikoaren eraldaketa digital eta jasangarria egiteko laguntzak emateko programaren deialdia egiteko ebazpena eman aurretik argitaratutako kontratazio-dosierrei buruzko informazioa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta ebazpen horren bidez Europako Next Generation EU funtsen finantzaketa dutenak.

Lotutako informazioa

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: