Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Belaunaldien Artekoa: Ongizatea barrearen bitartez

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena ematea online

Azalpena

Helburu nagusia belaunaldien arteko trukea sustatzea delarik, BIZAN osatutako talde batek barrearen bitartezko saio interaktibo bat egingo du gazte talde batekin. Gune honetan umore sen positiboa izango da nagusi, eta blokeoak baztertzen eta pertsonei bere burua ezagutzen lagunduko zaie.

Balioak

Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.

Helburuak

  • Belaunaldi ezberdinak (gazteak eta adinekoak) elkartzeko bide ematea.
  • Umore sena erabiltzeko gaitasunak hartzea
  • Eguneroko egoerei dramatismoa kentzea, egoera horiek ahalik eta modurik onenean hartzen ikusteko.
  • Geure buruaz barre egiten ikastea.
  • Adinari lotutako estereotipoak haustea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1º, 2º, 3º eta 4º).

Antolamendua

  • Lekua: BIZAN zentroan edo/eta eskolan.
  • Egutegia: 2025eko urtarriletik maiatzera
  • Ordutegia: astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan, ordutegi ezberdinetan.
  • Iraupena: ordu beta.
  • Parte hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: Eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Udalaren Gizarte Politiken Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak.
  • Irakasleen partaidetza aktiboa eskatzen da, baita zentroak koordinazioan adierazitako beharrak artatzea ere, saioa ahalik eta ondoen gara dadin.
  • Ikastetxeak jarduaera horretan parte artesa zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazio gehiago

  • Harremanetarako: Gemma Vidán.
  • Helbidea: Adinekoen Zerbitzua. Gizarte Politiken Saila.
    Pablo Neruda kalea, 7, 01009.Vitoria-Gasteiz.
  • Telefonoa: 945 161731 / 161582.
  • Posta elektronikoa: gvidan@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.