N.E.V.E.R.M.O.R.E. Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2022/11/01, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
Deskribapena

2002ko azaroa. Prestige petrolio-ontzi zaharrak, fuel-olio astunez beteta zegoela, SOS abisua igorri zuen enbata gogor baten erdian,  Fisterra lurmuturretik 28 miliatara zegoela. Sei egunez, helmuga jakinik gabe atoian eraman zuten, bere karga itsasora botaz. Zazpigarren egunean, 3.000 metro baino gehiagoko sakoneran hondoratu zen. Sekulako hondamendia!

2020ko martxoan hasi ginen lan hau prestatzen. Eta, bat-batean, birus batek guztia alda daitekeela erakutsi zigun. Hau da, mundua geldi daitekeela. Eta oso bizkor ahaztu genuela jabetu ginen.

Urtebete geroago, guztia lehen bezalakoa izan dadin egiten ari garen ahalegin handia egiaztatu genuen. Eta beste behin amore ematea zein erraza den. Ondorioz, gauzak beste era batekoak izan daitezkeela horren erraz ez ahazteko istorio bat kontatzea erabaki genuen. N.E.V.E.R.M.O.R.E. izena jarri diogu.

Chévere

  • Sorkuntza: Chévere
  • Antzerkigintza eta zuzendaritza: Xron
  • Antzezleak: Manuel Cortés, Borja Fernández, Mónica García, Miguel de Lira, Patricia de Lorenzo, Arantza Villar
  • Prezioa: 18/12/6 euro
  • Ohiko deskontuak
  • Antzerki abonamendua

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) irailaren 22tik aurrera (10:00)

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.