Perra. Ortzai. Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2022/11/04, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
Deskribapena

Perra oihartzun bat da, Hekuba eta Troiarrak lanen oihartzuna, zeinen bitartez, gure denboratik hain urruti ez dagoen garai batean, Euripides izeneko antzerkigile batek oihu egin baitzuen gerraren aurka. Gaur egun ere premia eta gordintasun berberarekin entzun behar litzateke indarkeria eta sufrimendu ororen aurka oihu hori bera, nahiz ahanzturara baztertzen duen gure komenientziak, gure axolagabekeriak, egungo bidegabekerien aurrean planto egiteko adore ezak, edo gure memoria berreskuratu eta iraganekoei so egiteko konpromiso etiko ezak.

Teatralitate oro bazter uzteko asmoz, Perraren antzezleek (buru dituztela Teresa Ibáñez Hekubaren paperean, eta Andoni Lauzurika, Agamenon garailearenean), mendekutik justiziara aldatzen du arreta-gunea. Emakume bat ariko da justizia horren eske, emakume bat adinekoa, esklaboa eta atzerritarra, Legearen ordezkarien begietan.

  1. urtean Gasteizen sortutako ORTZAI konpainiaren bokazioa hizkuntza komuna eta bere jarduerarekiko eta bertan inprimatutako balio artistiko eta humanoekiko konpromisoa bilatzea da.


Orain bere azken lana aurkeztuko digute: Perra.

Troia edozein une eta leku da.

  • Zuzendaritza: Iker Ortíz de Zárate
  • Antzezleak: Teresa Ibáñez, Iñaki Fernández de Balboa, María Bilbao, Itsaso Alicante, Andoni Lauzurika, Idoia Rebollo, Carlos Larrea, Ana Gómez Alday, Iker Ortíz de Zárate
  • Ekoitzpena: Ortzai
  • Laguntzailea: Hezkuntza eta Kultura Udal Saila
  • Prezioa: 15/10/6 euro
  • Abonamendutik kanpo Antzerki abonamendua erostean, % 30 deskontua ikuskizun honetan

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) irailaren 22tik aurrera (10:00)

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.