The Mountain. Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2022/11/10, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
Deskribapena

The Mountain lanak Everestera egindako lehen espedizioa, haren arrakasta oraindik ere ziurgabetasunez betea dagoena, eta bere La Guerra de los Mundos (The War of the Worlds) irratsaioan beldurra zabaltzen ari den Orson Welles bateratzen ditu: badmintoneko jokalariak baseball-ean; fake news-ez betetako webgunea; ikusleak aztertzen ari den dronea; elurra; pantaila mugikorrak; hautsitako irudiak; eta Vladimir Putin, konfiantzaren eta egiaren inguruan poz-pozik hizketan.

Agrupación Señor Serrano antzerki-konpainiak egoitza Bartzelonan du eta giza esperientzia garaikideko alderdi desberdinen inguruko ekoizpen-lan originalak sortzen ditu. Agrupación Señor Serranoren ikuskizunek zuzeneko bideoak, maketak, testua, performancea, soinua eta objektuak nahasten dituzte. Konpainien ekoizpen-lanak estreinatu eta gero nazioartean egiten dute bira.

Bere lana Gasteizen lehen aldiz ikusteko aukera izango dugu.

Solasaldia antzezpena bukatutakoan

  • Sorkuntza: Agrupación Señor Serrano
  • Antzerkigintza eta zuzendaritza: Alex Serrano, Pau Palacios, Ferrán Dordal
  • Ahotsa: Amelia Larkins
  • Musika : Nico Roig
  • Performance: Anna Pérez Moya, Alex Serrano, Pau Palacios, David Muñiz
  • Prezioa: 18/12/6 euro
  • Ohiko deskontuak
  • Antzerki abonamendua

Online erosketa(Beste leiho batean irekiko da) irailaren 22tik aurrera (10:00)

enlace Sarreren salmentari buruzko informazio orokorra

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.