Indarkeria matxistak izan ditzakeen aldagaiek, esaterako tratu txar fisikoak, psikikoak, sozialak, ekonomikoak edo sexu arlokoak, bizitzako arlo guztiei eragiten diete, eta babesgabetasun egoera larriak sortzen dizkiete indarkeria pairatzen dutenei. Egoera horietan babes, laguntza eta tratamendu berezia behar izaten da.
Genero-indarkeria da gizonek bikotekidearen edo bikotekide ohiaren eremuan emakumeen aurka egiten duten indarkeria matxista, emakumeen seme-alaben aurkakoa barne.
Genero-indarkeriako egoera batean egon zaitezkeela uste baduzu, autoidentifikazio-test hau egin dezakezu:
Autoidentifikazio-test(Beste leiho batean irekiko da)
Gasteizko Udalak hainbat protokolo, zerbitzu eta baliabide ditu biktimak artatzeko eta laguntzeko:
Doan joan zaitezke udal-zerbitzu hauetara. Esperientzia duten langile espezializatuek bizitzen ari zaren egoera identifikatzen eta horri aurre egiteko neurriak hartzen lagunduko dizute. Zure kasua erabat konfidentziala izango da eta ez duzu ezer galtzeko.
Informazioa, aholkularitza, laguntza eta babes soziala eta psikosoziala eskaintzen dute.
Agirrelanda, 8. Larrialdietako telefonoa (24 orduz) 092 – 945 158000
Alde aurretik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak edo Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak balorazioa egin ondoren, informazioa eta orientabideak emango dizkizute, eta indarkeria matxistako egoerako berariazko babes-programa edo baliabideetara bideratu ahalko zaituzte.
Bikote-harremana hautsi eta genero-indarkeriatik suspertzeko prozesuan dauden emakumeentzako arretan espezializatutako profesionalen taldea da.
Indarkeria matxista jasan duten eta indarkeria horren ondorioei aurre egiteko aldi baterako laguntza behar duten pertsonak hartzeko udalaren ostatu-zerbitzua.
Doako zerbitzu honek mugikorraren bidez lokalizatzen ditu pertsonak, indarkeria jasateko arrisku-egoeren aurrean. Arreta-zentro bati konektatzen zaio eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan, biktima dagoen tokitik. Larrialdietako deietan, poliziak berehala ekitea dakar.
Indarkeria Matxistaren Biktimei Arreta Emateko, Haiekin Esku Hartzeko eta Haien Bidelagun Aritzeko III. Udal Protokoloa (pdf)
Profesionalek indarkeria matxistaren biktimei arreta, esku-hartzea eta laguntza bideratzeko protokoloa da. Halaber, dauden baliabideak jasotzen eta ordenatzen ditu, eta esku-hartzean aplikatu beharreko ikuspegia zehazten du.
Gasteizko gaueko aisialdi pribatuko testuinguruetan gertatzen diren sexu-izaeradun erasoak, jazarpenak, diskriminazioak eta jokabide gogaikarriak jorratzeko Protokoloa (pdf)
Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa (pdf)
Protokolo honek indarkeria matxistaren arloan Udalak maila politikoan eman behar duen erantzun publikoa jasotzen du, baita Udaleko langileek, politikariek zein teknikariek, erabili behar duten terminologia ere.
Gainera, Gizarte Zerbitzuek kontsulta-dokumentu hauek jartzen dituzte eskuragarri arlo horretan lan egiten duten profesionalentzat:
www.vitoria-gasteiz.org/indarkeria-matxista
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.