Udaleko Hezkuntza Jarduerak - MaiteEzmindu ViolenciaNoesAmor (indarkeria matxistaren prebentzioa)

Berdintasunerako hezkuntza
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Genero Berdintasunerako hezkuntza

Online izena ematea

Azalpena

Indarkeria matxista bere adierazpen guztietan prebenitzeko saioak, bereziki neska gazteek jasaten duten indarkeria adierazpenetan begirada jartzen. Neskekin indarkeria matxista identifikatzeko eta horri aurre egiteko tresnak zein baliabideak indartzeko lan egiten da. Mutilekin, aldiz, jokaera matxisten prebentzioan lan egiten da, sexismoaren aurrean jarrera aktiboa izan dezaten. Gainera, genero identitate eta sexu-orientazio ez normatiboak dituzten pertsonen kontrako indarkerien identifikazioa ere landuko da taldean.

Metodologia dinamikoa eta parte-hartzailearen bidez eta praktika isladatzailean oinarrituta, gazte erreferenteak hezitzea da xedea. Gazte hauek bere berdinen artean harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-matxistak eraikitzeko eredua izango dira.

Balioak

  • Genero berdintasuna
  • Indarkeria matxistaren prebentzioa
  • Sexu-eta genero-aniztasuna

Helburuak

  • IIndarkeria sexistaren (emakumeen aurkakoa) zein matxistaren (LGTBIfobia+ indarkeria sexista) adierazpenak existitzea ahalbidetzen duten faktoreez hausnartzea.
  • Gazteen artean errespetuan, askatasunean eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea.
  • Gazteen artean indarkeria matxistaren gaitzespen irmoa eta horri aurre egiteko jarrera proaktiboak sustatzea.
  • Gazteen artean norbanako zein taldekako hausnarketa prozesuak sustatzea, jarreren eta jokabideen eraldaketarekin indarkeria matxistari aurre egiteko.

Hartzaileak

3. BHI ikasleak

Irakasleentzako materiala

12-16 urte arteko gazteekin ziberindarkeria sexualak prebenitzeko Gida

Antolamendua

  • Tokia: ikastetxean
  • Egutegia: 2024ko urriak 1etik abenduak 20ra proposatzen diren aurkezpen saioak.
  • Ordutegia: ikastetxearekin erabakiko da
  • Iraupena: Maila bakoitzeko 4 orduko saioa eskaintzen da. Saio bakoitzak 2 orduko 2 saioetan zatituta egongo da.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania

Parte hartzeko betebeharrak

  • Aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordaintzekoa: ez
  • Oharrak: Ikasgela eskatzaile bakoitzeko izen emate bana egin behar da.
  • Lantegi kopurua mugatua denez, jaso diren hurrenkerari zorrotza jarraituz erantzungo zaie eskabideei.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Ikaslegoko irakaslea ere, gelan egongo da saioak ematen diren bitartean.

Eskabidea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.