TUVISAk kudeatzen dituen aparkalekuei buruzko ohiko galderak

Nola eta non aloka dezaket aparkatzeko leku bat, TUVISAk kudetzen dituen aparkalekuetan?
Agirrelanda kaleko 2. zenbakian dauden gure bulegoetara etor zaitezke, edo tuvisa.parking@vitoria-gasteiz.org helbidera mezu elektroniko bat bidali dezakezu, eta jarraitu beharreko urratsen berri emango zaizu.
Zein dokumentazio aurkeztu behar da alokairu kontratua formalizatzeko?
Aparkalekua, abonu-mota, hasiera-data, harremanetarako telefonoa, posta-helbidea, ibilgailuaren matrikula, NANaren kopia eta kontu-zenbakiaren titulartasun-ziurtagiria, 15 egunetik beherakoa.
Zenbat kostatzen da aparkatzeko leku bat alokatzea? Zein ordainketa motak onartzen dira?
Kontsulta ditzakezu hainbat aparkalekutako tarifak udalaren webgunean. Hilerokoen ordainketak bakarrik banku-helbideratzearen bitartez egingo dira. Alokatzeko gutxieneko denbora hilabetea da.
Non jaso ditzaket aparkalekuaren sarbiderako giltzak?
Giltzak ematea eta kontratua izenpetzea egingo dira:
• TUVISAren bulegoetan Agirrelanda kalean, 2. zenbakian, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00ra arte
• Santa Barbarako aparkalekuan, 07:00etatik 21:30era.
Noiz amaitzen da alokatzeko kontratua?
Kontratuaren amaiera gutxienez 15 egun aurretik eta idatziz jakinarazi behar da.

Nola eta non lor dezaket aparkatzeko leku bat lagapena eginda erabiltzea? Zeintzuk dira betekizunak?
945 1610 54 telefonora dei dezakezu edo tuvisa.parking@vitoria-gasteiz.org helbidera mezu bat bidal dezakezu, eta plazen erabilgarritasunaren eta beharrezko baldintzen berri emango dizugu. Erabilera lagatzeko kontratua TUVISAren Agirrelanda 2ko bulegoetan sinatzen da. Kontratua sinatzeko unean, ordainketak eginda egon behar du.
Lagapenean dagoen plaza bat erosi nahi duenak trakzio mekanikoaren gaineko zerga Gasteizen ordaintzen duen ibilgailu baten titularra izan behar du, eta Gasteizen erroldatuta egon behar du.
Zein dokumentazio aurkeztu behar da alokairu kontratua formalizatzeko, lagapen-erregimenean?
NANaren kopia, Gasteizen erroldatuta egotearen ziurtagiria, trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga egunean izatearen ziurtagiria, trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko Gasteizko zerga (titularra eta ibilgailua agertzen dira bertan), kontu-zenbakiaren titulartasunaren ziurtagiria (kontratua hasi eta 15 egun baino gutxiagora) eta diru-sarrera egin izanaren egiaztagiria.
Zenbat balio du lagapen-erregimeneko aparkaleku batek? Zein ordainketa motak onartzen dira?
Prezioak hilero aldatzen dira. Informazioa eska dezakezu 945 16 10 54 telefonora deituta edo tuvisa.parking@vitoria-gasteiz.org helbidera mezu bat bidalita. Kontratua formalizatzeko, zenbatekoa TUVISAko kontu-zenbakian ordaindu behar duzu. Urteko mantentze-gastuak banku-helbideratzearen bidez bakarrik ordainduko dira.
Alokatu al dezaket lagapena eginda erabiltzen dudan leku bat?
Kontratuan adierazten da ezin dela aparkalekua alokatu.
Utzi al dezaket lagatako leku bat erabiltzeko eskubidea beste baten eskuan?
Bai, utzi ahal da. TUVISAri jakinarazi beharko diozu erabilera-eskubidea eskualdatzeko asmoa duzula, eta jarraitu beharreko urratsen berri emango zaizu, erabilera-eskubidea eskualdatzeko ezarritako ordena kontuan hartuta: etxebizitza edo establezimendu berean bizi den pertsonari, itxarote-zerrendako lehen pertsonari (halakorik balego) eta beste edozeini.
TUVISAk markatuko du gehieneko salmenta-prezioa. Prezio hori hilero aldatzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 16 10 54 telefonora edo bidali mezu bat tuvisa.parking@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.