TUVISA - Irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Erabiltzaile guztien mugikortasuna bermatzea du xede TUVISAk. TUVISAk bere lan arloan izaten diren aurrerapen teknikoak baliatuko ditu, flota berritzeko erritmoak eta aurrekontuek ahalbidetzen duten neurrian.

Horregatik, autobusen % 100 irisgarriak dira, mugitzeko, entzuteko edo ikusteko zailtasunak dituzten pertsonen bidaia errazteko.

Sartzeko arrapalak

Flotako autobus guztiek dituzte arrapalak, gurpil-aulkiak edo haur-kotxeak dituzten pertsonak autobusera sartu ahal daitezen. Gainera gure flotara gehitzen ari garen autobusek arrapala bikoitza dute, horrela irisgarritasun unibertsala ahalbidetu eta hobetu egiten dute, ibilgailuek arrapala elektrikoa dutelako eta horren gainean eskuzko arrapala mekanikoa, modu horretan gurpil-aulkiko bidaiarien irisgarritasuna bermatuta dago, une jakin batean gailu automatikoa ibiliko ez balitz ere.

BEI linea: sarrera plataformetatik egiten da, pertsona guztien irisgarritasuna bermatzeko.

Arrapalak

Informaziorako audio-sistemak

TUVISAk informaziorako hainbat audio-sistema ditu:

  • Autobusen barruan eta kanpoan, hurrengo geldialdiaren berri ematen.
  • Geltokian informazio-guneetan, lineaz, helmugaz eta autobusa iritsi arteko itxarote-denboraz ohartarazteko.

Ikusizko informazio-sistemak: informazio pantailak

Pantailak

Ibilgailu guztietan multimediako informazio-sistema bat ezarri da, eta LED teknologiako 20''ko barneko pantailen bitartez hainbat informazio eskaini ahal da bidaiariei: TUVISAko berariazko informazioa, hurrengo geltokiko azalpenak eta arrapalaren zabaltzea... Halako informazioari esker, entzuteko eta ezagutzazko zailtasunak dituzten bidaiariei orientabide hobea eskaintzen zaie.

Hobariaz ordaintzea

TUVISAk hobari berezia eskaintzen dizkie BAT txartelarekin mugikortasun murriztua duten pertsonei.

Mugitzeko arazoak dituztenentzako gordetako eserlekuak

Gordetako eserlekuak

Eserleku batzuk berariaz gordetzen dira mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako, dagozkien biniloekin behar bezala identifikatuta. Honakoak joko dira mugitzeko arazoak dituztenak: ezinduak, adinekoak, haurdun dauden emakumeak edo besotan bularreko haurra daramatenak, eta oro har, egoera pertsonala dela eta, zutik joan ezin direnak istripua izateko arrisku argia dagoelako.

Txartelak balioztatzeko erdialdeko makina

Erdialdeko makina

Autobus guztiek daukate autobuseko erdialdean txartelak balioztatzeko makina bat, mugitzeko zailtasunak dituzten bidaiariek mugitu beharrik ez dezaten ordaindu ahal izateko.

BEI linea: txartela geltokian bertan balidatzen da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.