TUVISA - Publizitatea kontratzea

Gasteizko Hiri-autobusen sareak hiri osoa hartzen du, eta gure kaleetako publizitate-euskarri garrantzitsua osatzen du.

Autobusetako publizitatea tresna eraginkorra da, handiak baitira haren kobertura, eragina, nabaritasuna eta oroitzapena. Publizitate horrek gainera atal geografikoak egitea ahalbidetzen du, ibilbideen eta interesguneen arabera, eta aukera sortzaile amaigabeak eskaintzen ditu errotulazio mota ezberdinei esker (autobus osoa, atzealde osoak, alboak...)

TUVISAko autobusetako publizitatearen katalogoa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.