Antzerkia zabaltzen

piszifaktoriaFoto: Piszifaktoria

Teatro Abierto/Antzerkia Zabaltzen atal beteranoa da Nazioarteko Antzerki Jaialdian, eta antzezte arteekin lotutako jarduera paraleloak eta eztabaidatu, hausnartu, sortu, esperimentatu, ikasi eta esperientziak eta ezagutza trukatzeko espazioak biltzen ditu.

Gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da ikuskizunen eskaintza horrelako jarduerekin osatzea. Jarduera horien helburua da elkarrekin egotea, partekatzea, loturak sortzea eta kultura eszenikorako testuinguru egokiak sortzea.

Antzerki Jaialdiaren atal honetan Off lokal nabarmentzen da. Jaialdiak tokiko sorkuntza eszenikoari ematen dion garrantziaren erakusgarri, atal honek tokiko artistek ezohiko espazioetan antzezteko sortutako pieza eszenikoak proposatzen ditu. Ikusleak abiapuntu batean biltzen dira, eta leku ezezagunetatik doan eta sorpresaz beteta dagoen ezusteko ibilbide eszeniko batean barrena abiatzen dira.

Sail honek eskaini dien aukerari esker, bertako konpainia askok beren proposamenak aurkeztu ahal izan dituzte. Proposamen hauek hazi eta gero, Euskal Herriko beste antzoki batzuetan antzeztu dira. Horri ezker, El mono habitado, Pez Limbo, Larrua danza eta beste hainbat konpainiek merezitako ospea dute egun antzerki-panoraman.

Azken urteotan sekzio horiek hartu dituzten hiriko espazioak ere ugariak dira, hala nola Baratza aretoa, La Mostrenka, Montehermosoko ur-biltegia, igerilekuak, gizarte-etxeak eta etxe partikularrak.

Talde artistikoarekin topaketek ere, onarpen handia izan dute, sortzaileen eta ikusleen arteko zuzeneko topaketa baitakarte. Jaialdiko emanaldiren baten ondoren ospatzen dira, eta, bertan, nazioko eta nazioarteko sortzaile handiak izan dira: Claudio Tolcachir, Alfredo Sanzol, Lola Herrera, Luis Bermejo, Alberto San Juan, Julieta Serrano...

Ospatzen dira ere [MASA] bezalako arte-komunitatearentzako topaketa- eta prestakuntza-ekintzak. Bertako artisten eta Jaialdian parte hartuko duten artisten artean sorkuntza eszenikoko praktika inspiratzaileak partekatzea proposatzen du.

Sail honetako jardueren hurrengo edizioa 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan egingo da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.