2025eko abenduaren 4an argitaratua
Rokodromo-zerbitzuaren erabiltzaileei jakinarazten zaie, 2025eko azaroaren 8tik 18ra bitartean zerbitzua ixtearen ondorioz, langileen greba dela eta, eman gabeko zerbitzuei dagokien itzulketa eskatzeko eskubidea dagoela. Itzulketa soilik egingo da eragin handia izan duten eman gabeko zerbitzuetan.
Itzulketak zerbitzu hauei aplikatuko zaizkie: eskaladan hasteko ikastaroak eta hileko bonuak.
Itzulketa eskatzeko prozedura:
Interesdunek Kirol Zerbitzuari zuzendutako eskabide bat erregistratu beharko dute, honako hauek adierazita: datu pertsonalak eta itzulketa egiteko banku-kontuaren zenbakia.
Eskertzen dizugu egoera ulertzea, eta sentitzen dugu eragozpenak sortu izana.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.