Udaleko hezkuntza jarduerak – Komikia: bere historia eta hizkuntza
2024/25 ikasturtea / Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza
Deskribapena
Komikia hainbat hizkuntza konbinatzen dituen adierazpide artistikoa da. Hizkuntza literario eta narratiboak gidoia idazten eta pertsonaiak deskribatzen laguntzen du. Antzerki-hizkuntzak elkarrizketa eta istorioan aukeratutako denbora sortzeko balio du. Hizkuntza zinematografikotik pertsonaien mugimendua eta zinetika datoz. Argazkigintzak orrialdea eta binetak diseinatzeko enkoadraketak eta planoak sortzeko balio du. Azkenik, pintura-hizkuntzaren bidez, marrazkilariak teknika plastikoak lantzen ditu. Horrenbestez, bederatzigarren artetzat jo izan da; komikiaren helburu nagusia entretenitzea da, baina hezkuntzarako eta balioak trukatzeko tresna baliotsua ere bada.
Modu ludiko batean, haren jatorria azalduko dugu, termino desberdinak ikusiko ditugu eta hura osatzen duten oinarrizko elementuak aztertuko ditugu: binetak, bunbuiloak, testu-koadroak, onomatopeiak... Gainera, pertsonaia ospetsuenetako batzuk ezagutuko ditugu, bai iraganekoak bai egungoak, eta komiki-izenburu berrienak.
Amaitzeko, binetak marrazteko saio bat egingo dugu.
Balioak
Sormena, genero berdintasuna eta parte-hartzea.
Helburuak
- Komikiaren lengoaia ikasleei gerturatzea.
- Genero-berdintasuna, gizarte-inklusioa eta dibertsitate-funtzionala,besteak beste, zeharka jorratzea.
- Jolas-giroan ezagutzak elkartrukatzea.
Hartzaileak
LH (5. eta 6. maila), DBH, DBHO
Antolamendua
- Lekua: Montehermoso Kulturunea.
- Data: 2024ko azaroaren 25etik 29ra.
- Egunak: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala.
- Ordutegia: 9:30ean eta 11:30ean.
- Iraupena: ordu eta erdi.
- Partaideak: gehienez 25 ikasle.
- Hizkuntza: ingelesa eta gaztelania.
Azucena Monge Blancoren eskutik. Arte-hezitzailea Artium museoan eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta Informazio Zientzietan lizentziatua.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Jarduerak irauten duen bitartean irakasleak izango du ikasleen portaeraren ardura.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Montehermoso Kulturunea
- Helbidea: Frai Zacarias Martínez, 2
- Telefonoa: 945161830 Luzapena: 6492 (Iban)
- Posta elektronikoa: ibeltrandenanclares@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.