Udaleko Hezkuntza Jarduerak - “PIXKAT, antzerki pixka bat”

Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza

Ikasturtea: 2024 – 2025 / Gaia: Arte eta ikus-entzuneko hezkuntza

Izena emateko formularioa

Azalpena

Gasteizko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eszena-bitartekaritzari buruzko jardunaldien proiektua. Horren bidez, antzerkia ikasleengana hurbiltzen da, kultura-eremu hori eta garapen pertsonalean duen erabilgarritasuna, literatura, beren kezkak adierazteko bide gisa eta eskura duten eta, agian, hain irisgarria ez dela uste duten aukera gisa deskubri dezaten.

Balioak

Sormena eta Identitatea.

Helburuak

  • Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei arte eszenikoak berezko adierazpen-tresna gisa erakustea.
  • Literatura-baliabideak modu ludiko eta hurbilean praktikan jartzea.
  • Arte eszenikoekin lotutako "esperientzia ona" sortzea.
  • Hurbileko arte eszenikoen konpainiak eta haien lanaren errealitatea ezagutaraztea.
  • Hurbilen dituzten udal antzokien eta antzoki alternatiboen sareak ezagutaraztea, eta areto hauen ohiko programazioen bidez esperientzia hori errepikatzeko dituzten aukerak hurbiltzea.
  • Mundu artistikora bideratutako ibilbide akademikoak ezagutaraztea. Unibertsitate mailakoak (Dantzerti, Arte Ederrak UPV-EHU, RESAD...) Batxilergo artistikoak edo arautu gabeko irakaskuntzak (Arte Eszenikoen Tailerrak, BAI Barakaldo, Baratza aretoa, Arte eta Lanbide eskolak…).

Hartzaileak

Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta baliokideak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean bertan. Beharrezkoa da goiz osoan libre egongo den espazio bat (ikasgela, erabilera anitzeko gela, ekitaldi-aretoa, liburutegia, etab.), taldeak bertatik igaro daitezen. Antolatzaileak prest daude bertara joateko, espazioen bideragarritasuna ikusteko.
  • Egutegia: Izen-emateak irailaren 6tik 22ra
  • Ordutegia: Eskola orduen barruan. Ordutegiak zuzenean adostuko dira antolatzailearekin (Pez Limbo).
  • Saioaren iraupena: Talde bakoitzeko ordu beteko saioa.
  • Materialak: Material didaktikoa
  • Parte-hartzaile kopurua: Gehienez 40 ikasle talde (saio) bakoitzeko. Ikastetxe bakoitzeko, maila/ikasturte bakar batek parte hartu ahal izango du (adibidez; DBHko 3. maila).
  • Hizkuntza: euskara/gaztelania

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-emateak: Eskaera Gasteizko Udalean egin behar da, 2024ko irailaren 22a baino lehen. Izen-emate kopurua 2024/25 ikasturterako aurreikusitako jardunaldi kopurua baino handiagoa bada, zozketa bat egingo da jasotako izen-emate guztien artean.
  • Gehienez ere 4 saio egingo dira jardunaldi bakoitzeko. Ikastetxe batek 4 saio baino gehiago eskatzen baditu, jardunaldi ezberdinetan egingo dira.
  • Ordaintzekoa: Bai. 250 euro (BEZ barne) jardunaldi bakoitzeko (gehienez 4 saio jardunaldi bakoitzeko), dinamizaziorako eta material didaktiko gisa.
  • Ezinbestekoa da irakasleak erakunde antolatzailearekin inplikatzea, jarduera prestatzeko aurretiazko lanetan eta jarduerak irauten duen bitartean.

Eskabidea

Laguntzaileak

Pez Limbo(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.