Atzerrian lan egiteko Global Training 2024ko bekak: eskaerak uztailaren 19ra arte

2024ko ekainaren 26an argitaratua

Gasteizko Udalak, Garapen Agentzien Euskal Elkarteko bazkide den aldetik, atzerrian lan egiteko  80 beka berri eskaintzen ditu, hilean 1.635 €-ko soldatarekin (gordinak). Bekak hauek 30 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten gazteei zuzenduta daude.

Global Training Nazioarteko mugikortasun programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginez zure profil akademiko eta profesionalarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan, gutxienez 6 hilez.

Global Training

Esperientzia paregabe honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ezagutu deialdiaren baldintzak eta animatu parte hartzera!

Izena emateko behar den dokumentazioa eta programaren oinarriak kontsulta ditzakezu, edo izena emateko prozesuan sartu, helbide honetan:

becasglobaltraining.eus(Beste leiho batean irekiko da)

Epea uztailaren 19an amaituko da. Ez utzi aukera hau pasatzen!

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.