Itun Berdeko Enpresen XII Topaketa eta IX. Itun Berdea Sariak ingurumen jarduera egokientzako
Ingurumen-jardunbide egokientzako sari honen bitartez, ekimenari atxikitako enpresek beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko martxan jarri dituzten jardunbide onenei balioa aitortu nahi diegu.
Itun Berdeko XII. Enpresen Topaketaren barruan -2024ko azaroaren 26an, Maria de Maeztu aretan, Europa Biltzar Jauregian- IX. edizioko Itun Berdea sariak banatu dira.
Topaketaren laburpena
Ekitaldiaren inaugurazioa Oasys gazte-proiektuarekin eta Andrea Calzada diseinatzailearekin lankidetzan: "Zentzuzko moda ekonomia zirkularraren bidez" ekimenarekin egin zen.
Gero, Pol Fàbrega Wallapopeko jasangarritasun-arduradunak enpresa honi buruz hitz egin zuen, Wallapop kontsumo-ohiturak eraldatu dituen eredu berritzaile eta zirkularra baita.
Eta azkenik heldu zen enpresen jardunbide egokien Itun Berdea sariak banatzeko momentua.
2024ko sariak
La Jabonería de la Almendra, S COOP PEQUEÑA
Hondakinetatik baliabideetara ekimenean Azurmendi jatetxeak eta EAEko 20 udalek ere parte hartzen dute. Ekimen horren helburua da gizarte gisa hondakinak baliabi-de gisa birdefinituz ekonomia zirkularra proiektatzeko dugun gaitasuna ikusaraztea. Kanpainan, tona bat olio baino gehiago birziklatu da 9.000 xaboi-pastilla baino gehiago fabrikatzeko, eta beste emaitza batzuk ere lortu dira, hala nola hornidura-katean beste eragile batzuen hondakinak sartzea, upeltegietako mahats-hazi, esate baterako.
Nuño y Pescador, S.A.
Enpresa hornitzailearekin lankidetzan, ekipo bat garatzea, hotzeko teknologien sek-toreko asfaltatzea goitik behera aldatzen duena ohiko tratamenduari dagokionez, ingurumen-inpaktuari dagokienez. Erregaietan, olioetan, pneumatikoetan eta ibilgai-luetako bestelako kontsumigarrietan % 30-40 artean aurreztea eta lehengaien kont-sumoa murriztea dakar: % 5 estekatzailean eta % 25 hartxintxarrean (horrek, aldi berean, 8,4 m3 ur gutxiago kontsumitzea dakar). Gaur egun, estatu mailan sinkroni-zatutako tratamendu bikoitzeko ekipo bakarra da.
Loramendi, S.COOP.
Bizitza baliagarria amaitu ondoren arrak fabrikatzeko makinetatik berreskuratutako osagaiak berrerabiltzea, bai baztertutako bezeroen makinak, bai I+G proiektuetako gaur egun erabiltzen ez diren prototipo-makinak, ekipo berriak fabrikatzeko. Ekimen honekin, fabrikatutako makinen bizitza baliagarria luzatzea lortu da, bezeroek maki-nak berrerabili eta egokitzearen aldeko apustua egin dutelako. Makina berrietan 12 osagai berrerabili dira, eta osagaien stock propioa sortu da, retrofitting/makinen egokitzapena egiten jarraitu ahal izateko.
Fundiciones Inyectadas Alavesas S.A.
Konpresoreen hondar-beroa berriz aprobetxatzea. Konpresoreek igortzen duten hondar-bero guztia bideratzea erabaki da, injekzio-instalazioetako bat berotzeko. Neurri horrekin, klimatizazio-ekipoen gas-kontsumoa murriztu egin da – 2023ko ne-gutik 2024ko udaberrira bitartean, gas naturalarekin funtzionatzen duen klimatiza-zio-ekipoa ez piztea lortu da –, eta horrek eragin positiboa du enpresaren karbono-aztarnan.
Argazki galeria
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72177720322231963Bideoa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.