Emakume Kartagileak aitortza

Gasteizko Udalak, berdintasun-planen bidez, urrats garrantzitsuak egin ditu berdintasunaren inguruan, eta konpromisoa eta borondate instituzionala hartu ditu herritar guztien duintasuna, nortasunaren garapen askea eta eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzeko.

Emakume Kartagileak aitortza da konpromiso honen emaitza, hirian genero-berdintasunaren arloan eta indarkeria matxistaren aurka, pertsonek, elkarteek, kolektiboek edo entitateek egindako ibilbidea aitortzeko ekitaldia.

Emakume Kartagileak izenak aipamena egiten die hirian soldatapean lan egin zuten eta genero-berdintasunaren aldeko borrokan aitzindari izan ziren emakumeen lehen belaunaldiei.

Edizioak

2025: bigarren edizioa. Begoña Etayo Ereñari eman zaio aitortza, Maria de Maeztu Forum Feministako kideari. 2013an “La hora violeta” irakurketa-klub feminista abian jarri zuen eta hainbat talde dinamizatu ditu Gasteizko Udaleko Jabetze Feministarako Eskolan.

2024: lehenengo edizioa. Saria, hil osteko omenaldi gisa, Blanca Estrella Ruizi Clara Campoamor elkarteko presidenteari eman zaio. Irailaren 12an zendu zen.

Aitortzaren ekitaldiak

Ikusi ekitaldiak Youtubeko erreprodukzio-zerrendan(Beste leiho batean irekiko da).

Aurki gaitzazu

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.