Hobariak eta salbuespenak ibilgailuen zergan - Ibilgailu elektrikoentzako hobariak eta beste
Zero emisiokoak edo EKO direla egiaztatzeko eranskailu identifikatzailea duten ibilgailuei honako hobariak egingo zaizkie.
- Zero emisioko ibilgailuei % 90eko hobaria: Ibilgailu elektriko bateriadunak, autonomia handituko ibilgailu elektrikoak edo entxufatzeko ibilgailu elektriko hibridoak. Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko apirilaren 13ko ebazpena (2016ko apirilaren 21eko BOE, 96.zk, VIII. eranskina).
- EKO etiketadun ibilgailuei % 50eko hobaria: Entxufatzeko ibilgailu hibridoak (40 km baino gutxiagoko autonomia dutenak), entxufatu ezin diren ibilgailu hibridoak, gas natural nahiz petrolio-gas likidotuz propultsatzeko ibilgailuak. Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko apirilaren 13ko ebazpena (2016ko apirilaren 21eko BOE, 96.zk, VIII. eranskina).
Familia ugariei beste % 10eko hobaria egingo zaie zero emisioko edo EKO etiketadun ibilgailua badute.
Udalak datu horiek baditu, ofizioz aplikatuko du hobaria. Udalak datu horiek ezagutzen ez baditu interesdunak berek eskatu beharko du hobaria eskabide hau beteta.
Hobarien gozamen-aldia sei urtekoa izango da ibilgailuarentzat.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
- Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektronikoz
- Posta elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.