Kontratazio Mahaia

Kontratazio prozedura ireki, mugatu nahiz negoziatuetako eskaintzak balioesteko eskumena duen organoa da Udaleko Kontratazio Mahaia, eta bera arduratzen da eskaintzak sailkatu, aurkeztutako dokumentazioa jendaurreko ekitaldian zabaldu eta eskaintzak balioesteaz. Kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzea du xede.

Kontratazio mahaiaren osaera, bilkura-deialdiak, oharrak eta aktak

Lizitatzaileei eta udal kontratuei buruzko informazioa

Izendatzeko modua

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 326. artikuluak xedatzen duenaren arabera, kontratazio mahaiaren berezko zeregina da kontratazio-organoari laguntzea kontratuak esleitzean, prozedura irekietan, ireki laburtuetan, murriztuetan, lehia-elkarrizketa bidezkoetan, berrikuntzarako elkarteetan eta lege horretako 168. artikuluan aipatzen diren publizitatedun prozedura negoziatuetan. Orobat xedatzen du hauek osatuko dutela mahaia: lehendakariak, kideek (erregelamendu bidez zehaztuko da zenbat izango diren) eta idazkari batek; kontratazio-organoak izendatuko ditu mahaikideak.

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 127. artikuluak -Tokiko Gobernua Eraberritzeko Neurriak biltzen dituen 57/2003 Legean emandako idazkuntzan- Tokiko Gobernu Batzarrari aitortzen dizkio kontratazio-eskumenak. Beraz, hori da kontratazio-organoa, artikulu beraren 2. paragrafoaren arabera eskumen horiek eskuordetzeko aukera gorabehera.

Biztanle kopuru handia duten udalerrietan Tokiko Gobernu Batzarrak ditu kontratazioaren alorreko eskumenak, kontratuaren zenbatekoa edo iraupena edozein izanik ere, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriak -"Toki-erakundeetarako kontratazio arau bereziak"- 4. paragrafoan xedatutakoaren ildotik. 7. paragrafoaren arabera, berriz, kontratazio-mahaiko buru korporazioko kide bat edo funtzionario bat izango da; mahaikide izango dira korporazioko idazkaria edo, hala behar duenean, korporazioari aholkularitza juridikoa emateko eginkizuna duen organoaren titularra, eta kontu-hartzailea, baita kontratazio-organoak izendatutako beste batzuk ere, funtzionarioen, lan-kontratuko langileen edo zinegotzien artean aukeratuta; kopurua, guztira, ez da hirutik beherakoa izango. Kontratazio mahaian dauden hautetsiak ezingo dira kide guztien herena baino gehiago izan. Mahaiaren idazkaria korporazioko funtzionario bat izango da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.