Kantatzea gustatzen zaizu? Eman izena Kanta Choir Gasteiz-eko entseguetan

2024ko apirilaren 2an argitaratua

Kantatzea gustatzen zaizu? Eman izena Kanta Choir Gasteiz-en talde eragilean.

BIZAN ek "Kanta Choir Gasteiz" jarduera berri hau aurkezten dizu. Bertan, Foruen Plazan abesteko jende kopuru handiena bilduko dugu, ekainaren 14an, 19:00etan.

Horretarako, zure laguntza behar dugu. Kantatzen badakizu, abesbatza eragileko kide izatera gonbidatzen zaitugu, gainerako herritarrak gida ditzaten. Eman izena apirilaren 15etik maiatzaren 5era, BIZANen edo interneteko formularioan.

Entseguak, kantu noziokin, Aldabe Gizarte Etxean egingo dira, 19:00etan, ostegunetan, maiatzak 9 eta 23, edo asteartetan, maiatzak 14 eta 28.

Herritarrentzako entseguak, kantuaren noziorik gabe, honela egingo dira:

  • Osteguna, maiatzak 9, 18:00, Sefarad plaza.
  • Asteazkena, maiatzak 10, 11:30 Ariznabarrako BIZAN
  • Ostirala, maiatzak 17, 11:00, CIAM San Prudentizo (Areto Nagusia)
  • Astelehena, maiatzak 20, 12:00, Txagorritxuko BIZAN
  • Osteguna, maiatzak 23, 10:30 Laudio Plaza
  • Ostirala, maiatzak 24, 11:00, Aranako BIZAN
  • Ostirala, maiatzak 24, 17:00, Lakua-Arriagako BIZAN
  • Astelehena, maiatzak 27, 11:00, Los Angeles eliza
  • Osteguna, maiatzak 30, 10:30, Iparraldeko Parkea (frontoian)

Hemen dituzu abestiak beren ahotsekin, partiturekin eta abestien letrak , entseatu zaitezen.

Zatoz abestera!

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.