Deialdi irekia, Labe gazte laborategian erakusketak egiteko

Deialdi ireki bat proposatzen da epemugarik gabekoa.

Proposamen hau gazteen artelanak argitara ateratzeko aukera bezala ikusten da, baita hiriko artista gazteak ikustarazteko ere.

Artelanen gaiari eta formatuari dagokionez, proposamen anitzak hartzen ditu barne deialdi honek. Betiere, espazioaren ezaugarriak eta 1 atalean zehazten diren balditzak betetzen badira.

Ez da sorkuntza artistiko baten prozesu bat izango, baizik eta aurkezten den proposamena jada amaituta egon behar da.

Obren garraioari dagokionez, sortzailea bera arduratuko da obrak espaziora eramateaz, eta erakusketaren muntaian parte aktiboa izango da, LABE Gazte Laborategiko lantaldearekin batera. Horrela, bere ikuspegi artistikoa zintzo islatuko duela ziurtatuko dugu, eta horrela erakutsiko zaio publikoari.

1. Bete beharreko baldintzak:

Parte-hartzaileek Gasteizen bizi, ikasi edo lan egin beharko dute eta 12-30 urte bitartekoak izan behar dira.

Proposatutako lanak amaituta egon behar dira aurkezten diren momentuan.

2. Irizpideak:

Taldean aurkeztutako proposamenak positiboki baloratuko dira. Kasu horretan, taldekide guztien 2/3-ek deialdian eskatzen diren adin-baldintzak bete beharko dituzte.

Pertsona bakoitzak proposamen bat baino gehiago bidali ahalko du.

Deialdi hau hutsik geratu daiteke jasotako proposamenak eskatutakora ez badira moldatzen.

Amaitu gabekoak, aurreko puntuak betetzen ez dituzten proposamenak edo/eta mezu iraingarriak dituztenak ez dira onartuko.

* Antolakuntzak beretzat gordetzen du proposamen bakoitzetik aukeratutako pieza kopurua mugatzeko eskubidea, erabilgarri dagoen espazioaren arabera.

3. Eskaintzen dena:

  • Espazioaren doako erabilera.
  • Erakusketaren prozesu osoaren jarraipena.
  • Eremu artistikoetan zabalpena

4. Nola aurkeztu:

Dossierrean hurrengoak zehaztu behar dira: Obraren izenburu eta argazkiak. Sortzaile edo sortzaileen izen-abizenak, adina(k), ibilbide artistikoa, bizitokia eta harremanetarako zenbakia.

Proposamenak bidaltzeko helbidea hurrengoa da: labe@vitoria-gasteiz.org

Emaila-ren gaian deialdiaren izenburua idatzi: Convocatoria abierta - LABE edo Deialdi irekia – LABE.

5. Espazioaren zehaztapen teknikoak:

Fitxa teknikoa archivo pdf

Kontaktua

Edozein zalantza izanez gero, 945 16 11 00 (luzapena 6514) telefonora deitu dezakezue.

Labe Gazte Laborategiko deialdi irekirako oinarriak archivo pdf

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: