Udaleko hezkuntza jarduerak - Musikarekin jolasean: Kontzertua "Ipuina musikaz lagunduta"

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza

Izena eman online

Azalpena

Saioak 50 minutu inguru irauten du; bideo bat proiektatuko da, ipuin baten audio eta irudiekin. Ondoren, hainbat musika-tresna erakutsiko dira, berrerabilitako materialez eginak.

Balioak

Prestakuntza, sormena, nortasuna.

Helburuak

  • Irakasleei baliabide pedagogikoak eskaintzea ikasgelan soinu-fenomenoa lantzeko.
  • Entzumen aktiboa eta sormen plastikoa eta soinuduna lortzea.
  • Birziklatzearen eta ingurumenaren gaineko sentsibilitatea piztea.

Hartzaileak

HHko 2. zikloko 2. maila.

Antolamendua

  • Lekua: Eskolan bertan.
  • Egutegia: urria eta abenduaren bitartean izango da. Ekitaldien egutegia Hezkuntza Zerbitzuak antolatuko du. Egokitutako datak izena emateko fitxan jarritako posta elektronikora bidaliko dizkizuegu. ("Oharrak" atalean zuen zentroaren ordutegia zehazten baduzue, Udalak kontuan hartu ahal izango du eguna eta ordua ematerakoan).
  • Ordutegia: Goizez.
  • Iraupena: Saioek 50 minutuko iraungo dute.
  • Material didaktikoa:Krikuren paseoa. Ipuina musikaz lagunduta. Irakasleentzako kuadernoa.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: Hezkuntza-mailako ikasle-taldea.
  • Hizkuntza: Euskara.

Parte hartzeko baldintzak

  • Inskripzioa: Mailako gela guztirako inskripzio bakarra egin ahal da. Saioan ikastetxe bereko 50 ikasle baino gehiago baldin badaude, goiz berean bi saio izango dira.
  • Ordainketa: Ez da ordaindu behar.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Oharra: Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira aurrekonturik badago.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.