Udaleko hezkuntza jarduerak - Musikarekin jolasean: KONTZERTUA "Pianorekin jolasean"

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza2022-2023 ikasturtea / Gaia: Adierazpen musikala eta dantza

Izena eman on-line

Azalpena

Xabier Lizaso piano-jotzaileak musika klasikora hurbilduko ditu haurrak, musika-jolas, dantza, mimo, abesti eta marrazkien bidez. Horrela, musika klasikoaren bitartez, artearekiko jakin-mina piztu nahi da. Saioak 50 minutu irauten du.

Balioak

Prestakuntza, sormena, nortasuna.

Helburuak

  • Musika sustatzea jolasaren bidez, ikasleei musikarekiko sentsibilitatea eta musika entzuteko nahia sorraraziz.
  • Haur hezkuntzako ikasleak musika klasikora hurbiltzea.
  • Irakasleei zuzeneko musika eskaintzea, curriculuma garatzen laguntzeko baliabide gisa.

Hartzaileak

HHko 2. Zikloko 3. maila.

Antolamendua

  • Lekua: Eskolan bertan.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturteko urrian eta azaroan izango da. Ekitaldien egutegia Hezkuntza Zerbitzuak antolatuko du. Egokitutako datak izena emateko fitxan jarritako posta elektronikora bidaliko dizkizuegu. ("Oharrak" atalean zuen zentroaren ordutegia zehazten baduzue, Udalak kontuan hartu ahal izango du eguna eta ordua ematerakoan).
  • Ordutegia: Goizez.
  • Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
  • Material didaktikoa: Pianoarekin jolasean (Irakasleentzako argibideak).
  • Parte-hartzaile kopurua: Hezkuntza-mailako ikasle-taldea.
  • Hizkuntza: Euskara.

Parte hartzeko baldintzak

  • Izen-emateak: Mailako gela guztirako izen-emate bakarra egin ahal da. Saioan ikastetxe bereko 75 ikasle baino gehiago baldin badaude, goiz berean bi saio izango dira.
  • Ordainketa: Ez da ordaindu behar.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Oharra: Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira aurrekonturik badago.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.