Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: KONTZERTUA "Musikaz gozatzera"
Azalpena
Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandak eskaintzen digu kontzertu hau. Ziur asko, LH 1. mailako ikasle gehienek lehen aldiz izango dute aukera antzoki batean musika zuzenean entzuteko. Zuzendari pedagokiko batek lagunduko gaitu errepertorioa jarraitzen;modu horretan, ikasleek entzute aktiboa garatuko dute eta, bide batez, bestearekiko begirunea.
Balioak
Prestakuntza, sormena, nortasuna.
Helburuak
- Musikarekin gozatzea eta ikastea.
- Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
Hartzaileak
DLHko 1. maila.
Antolamendua
- Lekua: Lakua GE (Federico García Lorca antzerkia).
- Egutegia: 2023ko urtarrilaren 10etik 12ra.
- Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
- Iraupena: saioek 50 minutu iraungo dute.
- Hizkuntza: euskara.
- Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
- Ordaintzekoa: ez.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Harremanetarako
Javier de Miguel. 945161616 Luzapena: 6543 fjdemiguel@vitoria-gasteiz.org
Maite Viteri. 945 16 16 16 Ext: 6542 mviteri@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Arte eta ikus-entzunezkoen hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Lehen Hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.