Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: Kontzertua "Gure musika-tresna tradizionalak ezagutzea"
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza
Azalpena
Udal Folklore Akademiak eskaintzen digu kontzertu hau. Bi dira saio hauetan landuko diren ideia nagusiak: Alde batetik, Euskal Herriko kantu tradizionalak interpretatzerako orduan, musika-tresna unibertsalak erabiltzea; eta, beste alde batetik, Gure musika-tresna tradizionalen bidez, beste toki batzuetako musika jotzea. Entzunaldi honetan, Euskal Herriko folklorea ezagutuko dugu, musika-tresna, dantza eta herri-musikaren bitartez.
Balioak
Prestakuntza, sormena, nortasuna
Helburuak
- Zuzeneko musikarekin gozatzea eta ikastea.
- Euskal Herriko folklorea ezagutaraztea, musika-tresna, dantza eta herri-musikaren bitartez.
- Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
Hartzaileak
DLHko 2. maila.
Antolamendua
- Lekua: Lakua Gizarte-Etxea (Federico García Lorca Antzerkia).
- Egutegia: 2024ko urriaren 14tik 18ra.
- Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
- Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
- Hizkuntza: Euskara.
- Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia
Gelan lantzeko ariketak
- Oskorriren "Do, re, mi" abestia ikasi.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
- Ordaintzekoa: ez.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Harremanetarako
- Javier de Miguel. 945 16 16 16 Ext: 6543. fjdemiguel@vitoria-gasteiz.org
- Maite Viteri. 945 16 16 16 Ext: 6542 mviteri@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.