Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: Kontzertua "Dantza"
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza
Azalpena
Ikuskizun honetan, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko ikasleek hainbat dantza-estilotan zehar ibilbide bat egingo dute.
Balioak
Prestakuntza, sormena, nortasuna.
Helburuak
· Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
· Musika eta dantza ikastea eta ondo pasatzea.
Hartzaileak
DLHko 3. maila.
Antolamendua
- Lekua: Ibaiondo Gizarte Etxea (Félix Petite antzokia).
- Egutegia: 2025eko urtarrilaren 28tik 30era.
- Ordutegia: 10:00etan eta 11:00etan.
- Iraupena: Saioek 50 minutuko iraungo dute.
- Hizkuntza: Euskara.
- Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.
- Kontzertua baino lehen prestatzeko: irakasleei bi koreografia hauek lantzeko gonbita egiten dizuegu. Izan ere, kontzertuan, oholtzara igoko dira ikasleak, Udal Dantza Kontserbatorioko dantzariekin batera dantza egitera.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
- Ordaintzekoa: ez.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
- ·Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Harremanetarako
- Javier de Miguel. 945 16 16 16 Ext: 6543 fjdemiguel@vitoria-gasteiz.org
- Maite Viteri. 945 16 16 16 Ext: 6542 mviteri@vitoria-gasteiz.org
- Laguntzailea: José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.