Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: KONTZERTUA "Musika zineman"

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza2022-2023 ikasturtea / Gaia: Adierazpen musikala eta dantza

Izena eman on-line

Azalpena

Udal Musika Bandak eskaintzen du kontzertu hau. Bitxia da, baina zinemara joaten garenean «Film bat ikustera noa» esaten dugu, eta ez «Film bat entzutera noa». Alabaina, maiz, soinu banda irudia bezain garrantzitsua izaten da.

Balioak

Prestakuntza, sormena, nortasuna.

Helburuak

  • Musikarekin gozatzea eta ikastea.
  • Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
  • Musika zineman duen garrantziaz eta irudiekin duen harremanaz ohartaraztea.

Hartzaileak

DLHko 5. maila.

Antolamendua

  • Lekua: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
  • Egutegia: 2023ko maiatzaren 9tik 11ra.
  • Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
  • Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
  • Hizkuntza: Euskara.
  • Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.