Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: KONTZERTUA "Musikaz jositako istorioak"

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza2022-2023 ikasturtea / Gaia: Adierazpen musikala eta dantza

Izena eman on-line

Azalpena

Udal Musika Bandak eskaintzen du kontzertu hau. Oholtza gainean hainbat ikuskizun ezberdin burutu daitezke, eta gehiengoetan musikak paper nagusi bat izaten du.

Kontzertu honen bitartez genero musikal ezberdinen erakustaldia egingo da, non antzerkia, dantza, kantua eta musika elkarren artean nahasten dituzten: Bideoklipa, musikala, balleta, opera, zarzuela.

Balioak

Prestakuntza, sormena, nortasuna.

Helburuak

  • Musikarekin gozatzea eta ikastea.
  • Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
  • Musika, antzerkia, dantza eta kantua nahasten dituzten genero musikal ezberdinak ezagutaraztea.

Hartzaileak

DLHko 6. maila.

Antolamendua

  • Lekua: Ibaiondo GE (Félix G. Petite antzokia)
  • Egutegia: 2022ko urriaren 27an, 2022ko azaroaren 2an eta3an.
  • Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
  • Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
  • Hizkuntza: Euskara.
  • Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.