Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: Kontzertua "Kantu Korala"

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza2024-2025 ikasturtea / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza

Online Izen-ematea

Azalpena

Arabatxok (Arabako Haur Abesbatzen Federazioa) eskainiko dizkigute kontzertuak. Hemen, ahotsa instrumentu gisa erabiltzearen, ahots-teknikaren edota abesbatzaren kontzeptuak landuko dira. Hiriko haur abesbatza ezberdinen parte-hartzeak, kontzertu hauen balioa areagotzen du.

Balioak

Prestakuntza, sormena, nortasuna.

Helburuak

  • Musikarekin gozatzea eta ikastea.
  • Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
  • Ahotsa, norberaren instrumentua dela erakutsi, eta ondorioz, behar den moduan zaintzen irakatsi.

Hartzaileak

DLHko 6. maila.

Antolamendua

  • Lekua: Lakua GE (Federico García Lorca Antzokia)
  • Egutegia: 2025eko apirilaren 7tik 11ra.
  • Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
  • Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
  • Hizkuntza: Euskara.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.