Udaleko hezkuntza jarduerak - Hau entzuna dut: Kontzertua "Gure konpositoreak"

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza

Izena eman online

Azalpena

Udal Musika Bandak eskaintzen du kontzertu hau. Kontzertu honetan, Pablo Sorozabal, Juan Crisostomo de Arriga, Luis Aramburu, Jesus Guridi eta Emiliana Zubeldia bezalako musikagileen lanak entzungo ditugu. Horrez gain, gure herriko musika-idiosinkrasia aztertzeko aukera ere izango dugu.

Balioak

Prestakuntza, sormena, nortasuna.

Helburuak

  • Musikarekin gozatzea eta ikastea.
  • Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
  • Historian zehar Euskal Herriko konpositore ezagunenak ezagutzea.

Hartzaileak

DBHko 1. maila,

Antolamendua

  • Lekua: Ibaiondo Gizarte Etxea
  • Egutegia: 2024ko azaroaren 13
  • Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
  • Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.
  • Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Harremanetarako

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.