Udaleko hezkuntza jarduerak - Hau entzuna dut: Kontzertua "Instrumentu tradizionalak musikan"
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza
Azalpena
Udal Folklore Akademiak eskaintzen digu kontzertu hau. Kontzertuaren egitaraua bi ideien inguruan sortzen da: alde batetik, Euskal Herriko melodietan musika-tresna unibertsalak erabiltzea, eta, bestetik, musika-tresna tradizionalen errepertorioari beste inguru batzuetako gaiak eta musika-formak gehitzea. Entzunaldi honetan, musika-tresnek, herri-kantek eta dantzek Euskal Herriko folklorea ezagutzen lagunduko digute.
Balioak
Prestakuntza, sormena, nortasuna.
Helburuak
- Musikarekin gozatzea eta ikastea.
- Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
- Euskal Herriko folklorean jotzen diren musika tresnek eta gaur egungo beste instrumentuek, musika eta dantzan nola elkarri eragiten duten.
Hartzaileak
DBHko 1. maila.
Antolamendua
- Lekua: Lakua GE (Federico García Lorca antzokia).
- Egutegia: 2024ko urriaren 7tik 11ra.
- Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
- Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.
- Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
- Ordaintzekoa: ez.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Harremanetarako
- Javier de Miguel. 945 16 16 16 Ext: 6543. fjdemiguel@vitoria-gasteiz.org
- Maite Viteri. 945 16 16 16 Ext: 6542 mviteri@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.