Udaleko hezkuntza jarduerak - Hau entzuna dut: Kontzertua "Reziklate"
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza
Azalpena
Turukutupa Elkarteak eskaintzen du kontzertu hau. Proiektu honetan, funtsezko bi alderdi elkartzen dira: Perkusioa, eta publikoak zuzenean parte-hartzea, musikariekin batera, kontzertua egiteko (egoera sozio-sanitarioak baimenduko balu).
Proposamenaren ardatzetako bat dira artistek dakartzaten «trizikletak». Horrela, eszenaratze harrigarria sortzen dute, birziklatu ondoren egindako hainbat eta hainbat soinu instrumenturekin. Belarriak ondo irekitzen baditugu eta begiak itxi, zer entzuten dugu? Zer imajina dezakegu?
Balioak
Prestakuntza, sormena, nortasuna.
Helburuak
- Musikarekin gozatzea eta ikastea.
- Kontzertuetan errespetu, arreta eta entzuteko ohitura hartzea.
- Birziklatzeko beharrari buruz sentsibilizatzea.
Hartzaileak
DBHko 2. maila.
Antolamendua
- Lekua: Lakua GE (Federico García Lorcaantzokia).
- Egutegia: 2024ko abenduaren 17tik 19ra.
- Ordutegia: 10:00etan / 11:00etan.
- Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelera.
- Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
- Ordaintzekoa: ez.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Harremanetarako
- Javier de Miguel. 945 16 16 16 Ext: 6543. fjdemiguel@vitoria-gasteiz.org
- Maite Viteri. 945 16 16 16 Ext: 6542. mviteri@vitoria-gasteiz.org
- Laguntzailea: Turukutupa elkartea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.