Udaleko hezkuntza jarduerak - Notak Eskolan: KONTZERTUA "Soinua eta elektronika"
2023-2024 ikasturtea / Gaia: Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza
Azalpena
Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko Elektroakustika Laborategiak eskainitako kontzertua. Kontzertu honetan, bitarteko elektronikoek eta informatikoek eskaintzen dizkiguten adierazpen-modu berrien inguruko ibilbidea aurkeztuko da, musika elektroakustikako lanen bitartez, musika, paisaia-akustiko, soinu-efektu eta musika-pasarte ezberdinak entzunez.
Balioak
Prestakuntza, sormena, nortasuna.
Helburuak
- Teknologien aukerak eta soinuaren gainean duten zuzeneko erabilera ezagutu (sortzea, grabatzea, erreproduzitzea, prozesatzea eta espazioan hedatzea).
- Sorkuntza artistikoko hainbat esparrutan soinuarekin egiten den lana erakutsi (soinuaren efektuak zineman, esate baterako).
- Gazteak sentikortu inguruan dituzten soinuen aurrean, eta entzute aktiboa sustatu.
Hartzaileak
DBHko 3. maila.
Antolamendua
- Lekua: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.
- Egutegia: 2024ko urtarrilaren 16an.
- Ordutegia: 10:00etan /11:00etan.
- Iraupena: Saioek 50 minutu iraungo dute.
- Hizkuntza: Euskara.
- Garraioa: dirulaguntza lortzeko ikusi indarrean den deialdia.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: maila bereko hainbat ikasgelatarako izen-emate bakarra egin daiteke.
- Ordaintzekoa: ez.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
- Oharra: epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
Informazioa
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kulturaren Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Harremanetarako
- Javier de Miguel. 945 16 16 16 Ext: 6543. fjdemiguel@vitoria-gasteiz.org
- Maite Viteri. 945 16 16 16 Ext: 6542. mviteri@vitoria-gasteiz.org
- Laguntzailea: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.