Udaleko hezkuntza jarduerak - Gatazkaren kudeaketa positiboa eta diskriminazio-dinamiken prebentzioa
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Azalpena
Lantegiaren helburu nagusia da ikasleei gatazkei aurre egiteko moduari buruzko gogoeta eginaraztea, gatazkak bizitzaren, gure izaeraren eta beste pertsona batzuekiko harremanen parte baitira. Helburua lortzeko, bi alderdi jorratuko ditugu.
- Gatazka hauek nola sortzen diren eta haien bilakaera zein den.
- Norberak gatazkan nola parte hartzen duen.
Jatorria, inplikazio pertsonala (emozioak) eta gure jokaerak (balioak eta jarrerak) ulertzea lagungarria da gatazkei aurre egiteko. Gatazkak errausle eta mingarri suerta daitezke, baina ikasteko, aldatzeko eta talde nahiz banakako eraldatze baliabide ere izan daitezke.
Saioetan, elkarrekin berrikusiko ditugu ikasleen arteko dinamikak eta harreman-moduak, taldearen bizikidetza osasuntsuaren bila, diskriminazio-dinamikak prebenitzeko eta taldeak uler dezala zer den elkar ondo tratatzea.
Balioak
Bakearen kultura, parte-hartzea, erantzukizuna eta gizalegea.
Helburuak
- Taldeetan sortzen diren gatazkei, desadostasunei eta diskriminazio-dinamikei aurre egiteko gaitasun eraginkorrak lantzea.
- Taldea bere dinamika eta gatazkez kontzientziatzea, taldearen beraren zein partaideen prozesua zainduz.
- Gatazkak egoki kudeatzen ikastea. Horretarako, modu sortzailean erabiliko dira.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. maila.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten den eskolan bertan.
- Egutegia: eskaera onartu ondoren, egutegia eta ordutegia eskolarekin finkatuko dira. Adierazi “Oharrak” atalean egutegi eta ordutegiko lehentasunak.
- Iraupena: 2 eskola-orduko 3 saio: lehena eta bigarrena egun desberdinetan, eta hirugarrena, ahal bada, bigarren saioaren ondoren, bai saio horien arteko atsedenaldia bat utzita (jolastordua edo eguerdiko atsedenaldia).
- Materialak: jarduera egin ahal izateko, umeei mugitzeko aukera ematen dien gela bat behar da.
- Parte-hartzaileen kopurua: gelako taldea.
- Hizkuntza: gaztelania edo euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: aurretik izen eman behar da. Ikastaroen kopurua mugatua da, eta izen-emateak jaso ahala esleituko dira.
- Ordainketa: ez.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua. HEI Herritartasunerako Eskola Irekia. Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Saila.
- Vital Fundazioaren laguntzarekin
- Telefonoa: 945 161 687 (Marian)
- Posta elektronikoa: heieskola@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.