Tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza lantzea bideo-jokoen bidez
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

icono Izena ematea: irailaren 6tik 20ra Izena eman jarduera honetan

Deskripzioa

Pertsona migratzaile eta errefuxiatuen errealitateari buruzko sentsibilizaziora bideratutako formakuntza. Horretarako, eta euskarri moduan, jolas digitalak erabiliko dira. Kasu honetan, ikasleak, batetik, aduana-agente bilakatu daitezke, eta onartu edo ukatuko diete mugatik sartzea pasatzen saiatzen diren pertsonei; eta bestetik, hiri baten setioan bizirik dirauen taldea bilakatu daitezke. Horrela bere etxetik alde egin behar dutenen pertsonen eguneroko egoera desberdinei aurre egingo diete.

Balioak

Partaidetza eta bakearen kultura

Helburuak

  • Arrazakeria, xenofobia eta oro har, intolerantzia modu desberdinen kontrako kontzientzia sortaraztea.
  • Errefuxiatu eta pertsona migratzaileen egoera desberdinak ikusaraztea eta sentikortzea.
  • Ikasleei hausnarraraztea migratzaileek hartu behar dituzten balizko erabaki moralen eta bere ondorioen gainean.
  • “Migrazio” eta “errefuxiatu” kontzeptuak azaltzea, tipologia eta kasu desberdinak aztertuz.
  • Migratzaileek eta errefuxiatuek instituzio publikoekin eta giza erakundeekin bizi behar dituzten prozesu desberdinak plazaratzea.
  • Ikasleen autonomia bultzatzea eta osagarrizko materialak eskaintzea.

Hartzaileak

    • DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleak.

Antolakuntza

Lekua: eskoletan

Egutegia: eskaera onartu eta gero, egutegia eta ordutegia eskolarekin finkatuko dira. Esan “oharra” atalean ordutegiko lehentasunak.

Iraupena: ordu beteko 2 saio. 2 saioen artean 3 edo 4 aste pasatzea gomendatzen da, etxean jolastu ahal izateko.

Hizkuntza: gaztelaniaz edo hele bietan.

Parte-hartzeko baldintzak

Izen-ematea: aurretik izen eman behar da Ikastaroen kopurua mugatua da eta izen-ematea jaso ahala esleituko dira.

Ordainketa: ez

Oharrak: ikasle bakoitzak ordenagailu bat beharko du

INFORMAZIOA

Antolakuntza: Gasteizko Herritarren Partaidetza Zerbitzua (Herritarren Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Saila)

Kontaktua: Ruth Oliva. 945 161616, Luz.: 6506. heieskola@vitoria-gasteiz.org

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: