Zure auzoa ere, bada!
Udaleko hezkuntza jarduerak - 2022-2023 ikasturtea
Izen-emate epea: 1. lehentasuneko ikastetxeak irailaren 9tik 23ra bitartean; 2. lehentasunekoak irailaren 14tik 23ra bitartean, eta 3. lehentasunekoak irailaren 26tik 30era bitartean.
Azalpena
Umeek pentsamendu kritikoarekin mundua aztertzen badute, justizia soziala eta elkarkidetza bezalako baloreak barnera dezakete.Tailer honen bitartez, beti ere hurbileko errealitatea kontutan izanik, aurreneko pausuak emango dituzte partaidetzan. Bere errealitatearekin kritikoak izateko eta aldaketa bultzatzen duten giza-eragileak bihurtzeko tresnak eskuratuko dira.
Balioak
Partaidetza, erantzukizuna, gizatasuna eta solidaritatea
Helburuak
- Ikasleentzako hausnarketa guneak eskeintzea auzoko errealitatea aztertzeko.
- Ikasleria hobekuntzak proposatzea eta arazoak eragiten dituzten egoerak identifikatzea.
- Ikasleek, hiriko gizarte-eragileak ezagutzea hobekuntza-proposamenak elkarrekin lantzeko.
Programa
- Auzoko errekurtsoak ezagutzea
- Zer botatzen dugu faltan? Zer hobetuko zenuke?
- Hobekuntzak proposa ditzagun
- Auzoan erreferentea den eragile-soziala gonbidatuko dugu gure proposamena aurkezteka.
- Ebaluaketa
Hartzaileak
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.maila
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1go eta 2.maila.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten den eskolan bertan
- Egutegia: eskaera onartu eta gero, egutegia eta ordutegia eskolarekin finkatuko dira. Esan “oharra” atalean ordutegiko lehentasunak.
- Iraupena: 2 orduko 3 saiotan (guztira 6 ordu izango dira)
- Materialak: tailerra aurrera eramateko, material audiobisuala proiektatzeko eta lan-taldea suspertzeko aretoa beharrezkoa da.
- Parte-hartzaileen kopurua: gelako taldea.
- Hizkuntza: elebietan
Parte-hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: aurretik izen eman behar da Ikastaroen kopurua mugatua da eta izen-ematea jaso ahala esleituko dira.
- Ordainketa: ez
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzaile: Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua. HEI Herritartasunerako Eskola Irekia. Herritarren Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Saila.
- Vital Fundazioaren laguntzarekin
- Helbidea: Frai Zacarías Martínez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945 161 687 (Marian)
- Posta elektronikoa: heieskola@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.