Udaleko hezkuntza jarduerak - Begiraldatu (boluntariotza)

Herritarren parte-hartzea sustatzea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea

Izena eman online

Izena emateko fitxa bakoitzaren beheko aldean, ohar-taula bat dago. Bertan adieraz itzazu saioak egiteko interesatzen zaizkizun datak., Datak baieztatzeko edota aldatzeko zuekin jarriko gara harremanetan.

Azalpena

BEGIRALDATU balioetan hezteko ikastetxeentzako programa bat da; bere helburu nagusia da 15 eta 18 urte bitarteko gazteak gizarte-partaidetzari, elkartegintzari eta boluntariotzari buruz sentsibilizatzea.

Alde batetik, herritarren parte-hartzea gizartea eraldatzeko bitarteko gisa ulertzen lagundu nahi dugu, elkartegintza eta boluntariotza bereziki azpimarratuz.

Bestetik, gazteek hurbileko errealitatea ezagutzeko espazio bat sortu nahi dugu, gizartean parte hartzeko eta hura eraldatzeko gaitasuna dutela jabetu daitezen. Azkenik, banaka zein taldeka parte-hartzeko esperientziak eskainiko ditugu, ikasleek etorkizunean gizartean parte har dezaten bultzatzeko.

Prestakuntza lau saio hauetan egingo da:

  1. Begirada zabalduko dugu: ikasleen balio-eskala aztertuko da, beren eta inguruko pertsonen beharrei erreparatuz. Iraupena: ordubete.
  2. Ingurunearen erradiografia: gure ingurune hurbileko errealitatetik abiatuta, gizartea eraldatzeko proposamenak egingo dira. Iraupena: ordubete.
  3. Boluntariotza eta gizartean parte-hartzea: boluntariotza zer den eta elkarte batean nola parte har daitekeen ezagutzea izango da saioaren ildoa. Iraupena: ordubete.
  4. Izan badira, ez dira estralutarrak: ikasleek bertatik bertara ezagutuko dituzte bi esperientzia; batetik, boluntario batena, eta bestetik, irabazi-asmorik gabeko erakunde bateko boluntarioen koordinatzaile batena. Erakunde hori ikasleen artean aukeratuko da. Iraupena: ordubete.

Balioak

Parte-hartzea, erantzunkizuna eta elkartasuna.

Helburuak

  • 15 eta 18 urte bitarteko gazteen artean kidetasun eta gizarte-erantzukizuneko sentimentuak sustatzea, gizartearen garapenak eta eraldaketak beraien parte-hartzearen mede dagoelako ideaia zabalduz. Herritarren parte-hartzea gizartearen eraldaketarako bitarteko gisa aurkeztea, bereziki elkartegintza eta boluntariotza.
  • Taldekako zein banakako parte-hartu izanaren esperientziak aurkeztea, ikasleak etorkizunean parte hartzera motibatzeko.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. maila) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergoa eta, Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloa).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoa.
  • Ordutegia: eskola orduen barruan, ikastetxearekin adostu beharrekoa.
  • Iraupena: ordubeteko 4 saio (badakigu zuen agendak konplexuak direla; horrexegatik, proposatutako programa alda eta egoki daiteke ikastetxeak dituen beharretara).
  • Materialak: ez.
  • Parte-hartzaile gehienezko kopurua: gelako taldea.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gazteleraz.

Parte-hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea online: izena emateko orria bete, udalaren webgunearen bidez. Irailaren 4tik edo 6tik (eskolaren arabera) lekuak bete arte. LEKU GUZTIAK BETETA.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: ezinbestekoa da irakasleak saioan egotea.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Harremanetarako: Sergio García.
  • Helbidea: Alkatetzaren, Erakunde Harremanen eta Berdintasunaren Saila (Gazteria Zerbitzua).
    Frai Zacarias, 3, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa : 945 161616/luz. 6515
  • E-posta: planjoven@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.