Nekazal-konpostaje proiektua Basaldean - Eremu hondatuak berreskuratzea

Oraingo egoera

Amaitutako proiektua

Gasteizen 389Kg hondakin sortzen dira biztanleko eta urteko, eta horren erdia gutxi gora behera hondakin organikoa da. Hondakin mota hau edonolakoa izanda ere (sukaldeko arrastoak, kimaketak, hosto lehorrak...), Udalerriko zoruak hobetu eta elikatzeko lehengai gisa erabili daiteke, baina gaur egun gehiengoa ez da aprobetxatzen ari.

Gertuko banaketa, bilketa eta kudeaketa batek ahalbidetzen du hondakin hau konpostatua izatea eta kalitate handiko ongarri bat sortzea: konposta. Gasteizek landa eremuarekin daukan harreman estua ikusita alde batetik, eta Eraztun Berdearen inguruan beste nekazal-eraztun bat sortzeko ideiak indarra hartzen ari dela ikusita bestetik, Basaldean kokatuko den Nekazal-Konpostaje Proiektu Pilotua sortzen da.

Proiektuaren laburpena

Nekazal-konpostaje proiektua Basaldearen lurzorua

Honako proiektuak metodología berri hau probatu eta bere etorkizuneko bideragarritasuna aztertu nahi du, Udal-eskala handiago batera zabaltzeko. Horretarako abiapuntuko egoera diagnostikatuko da alde batetik, eta zailtasunak eta aukerak aztertuko dira bestetik. Programak heziketan eta kontzientziazioan enfasia egingo du ere, materia organikoaren gertuko kudeaketa egoki baten alde eginez eta bere aplikazio onuragarriak aztertuz.

Ekimen honek Ekonomia Zirkularraren eta hondakin-hierarkiaren egungo politika eta joerak jarraitzen ditu, honela, Gasteizko Hondakin-kudeaketarako Unitatea ahalegin berezia egiten ari da Hiri Hondakin Solidoen (HHS) gai organikoa ahalik eta kantitate handienean bildu eta kudeaketa hoberena eskaintzeko. Proiektu honen bitartez, hondakin sortzaile handiei jasangarria den bilketa bat eginen zaie eta nekazaritza ekologikoan erabiliko den kalitate handiko konposta sortuko da. Modu honetan ere, nekazarien lanak zein errenta dibertsifikatzea eta osatzea lortu nahi da.

Kolaborazioak

CEA Green Lab-ek sortutako zoruen berreskurapenerako lan ildotik sortu egin zen Hondakinen Zerbitzuarekin koordinatzeko beharra eta, honela, 2018ko Azaroan 3 pertsona kontratatu ziren urte batez Gazte Enplegurako Programa Eraginkorrak (POEJ) baliatzen dituen kontratazioak erabiliz. Kontratatutako pertsonak Proiektua bera abiaraziko dute eta Basaldeako mantentze lanetan zein nekazal laboreetan ere lagunduko dute. Proiektuaren garapenerako honako erakundeek ere parte hartuko dute:

  • San Prudentzioko Zaharren Egoitza
  • Zadorrako Zaharren Egoitza. Arabako Foru Aldundikoa
  • Inmaculada Concepción Ikastetxea
  • Abetxuko Ikastola
  • Gasteizko Udaleko Hazitegia
  • Basaldeako Parke Agroekologikoa
  • Hondakin-kudeaketarako Unitatea
  • Udaleko Ingurugiro-laborategia

Berriak

Amaitu da Basaldeako landa-konpost egitasmoa2019ko Abendua

Auzo-konpostaje gune baten diseinua, ezartzea eta jarraitzea Zabalganako Eskolan2019ko Maiatza

Formakuntza eta sentsibilizazio hitzaldiak langile eta ikasleei2019ko Apirila

Hondakin organikoa biltzeko bizikleta elektrikoa eskura dago2019ko Martxoa

Bilketa selektiboaren eta konpostajearen hasiera Basaldean2019ko Otsaila

Konpostatze prozesurako beharrezkoa den material estrukturantea eta osagarria prest da2019ko Urtarrila

Konpostajean hasi baino lehenagoko ekintzak2018ko Abendua

Aurrekontua

Honako Proiektuak 15.150€tako aurrekontua dauka, POEJ programak ahalbidetuta.

Informazio interesgarria

Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategia

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.