Kontsumoak kontrolatzeko programaren balantzea

2017ko otsailaren 10ean argitaratua

Futura Planak ur kontsumoaren jarraipen berezia egiten den 315 kontratu baino gehiago dauzka. Horren baitan daude Vitoria-Gasteizko kontsumitzaile nagusiak eta udal instalakuntza garrantzitsuenak.

Kontsumoen kontrola

Jarraipen honi esker, igarri gabe egon ziren ur ihesak edo konpondu gabeko arazoak eta aurreko ur ihesak egon zitezkeela adierazten zuten kontsumoaren desbideraketak atzeman ahal izan dituzte.

Azken urte bietan, idatzizko 39 jakinarazpen -haietako 29 udal zentroetara- igorri dira kontsumo irregularren berri emateko asmoz. Gainera, arazoak zuzentzeagatik kontsumoen bilakaera onari buruzko 15 txosten bidali dira, horietako 11 udal zentroetara. Datuek horrelako jarduera motak babesten dituzte, izan ere, matxuren edo barruko instalakuntza akastunen konponketari esker, uraren kontsumoan %67a aurreztu dela kalkulatu da (84.700 m3 gutxi gorabehera) eskuhartzearen aurreko kontsumoarekin alderatuta eta, dirutan, 72.334,00 € aurreztu dira (2016ko tarifaren arabera).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.