2014ko irailaren 8an argitaratua
Vitoria-Gasteiz udalaren ur enpresak, AMVISAk, IRRIGESTLIFE proiektuaren zabalkundean lagundu dio CEAri berriro ere, haren 120.000 bezeroei bidalitako informazio orri baten bidez.
Aurreko beste albiste batzuetan aipatu bezala, IRRIGESTLIFE Vitoria-Gasteizko berdeguneen ureztatzea eraginkortasun handiagoz kudeatzera zuzendutako berrikuntza teknologikoko proiektu bat da.
AMVISAren informazio orria uraren fakturarekin banatzen da, eta 100.000 etxe partikularretara eta 20.000 enpresa, denda eta antzekoetara iristen da. Oraingo honetan, hiriko parkeetan sistema dagoeneko abian jarri dela kontatu da. Hain zuzen, udaberrian hasi ginen IRRIGESTLIFE erabiltzen benetako egoera batean.
Esteka AMVISAren informazio orria deskargatzeko PDF formatuan
Bestalde, koaderno bat editatu dugu (200 ale) merchandising elementu gisa erabiltzeko. Proiektuko bazkideek komunikazio elementu modura erabiliko dugu koaderno hori. Harrizko paperez egin da koadernoa, zuhaitzen zurarekin egindako papera erabili ordez. Paper hori mineralez egiten da eta bere ekoizpenak ez du urik behar.
Esteka koadernoa deskargatzeko PDF formatuan(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.