Vitoria-Gasteizen eskola-segregazioari aurre egiteko azterketa-dokumentua eta proposamenen agiria

Imagen Norabide.

2016ko apirilaren 22an, Gasteizko Udalbatzak hirian eskola-segregazioaren arazoari aurre egiteko mozio bat onartu zuen; arazo horretan inplikatutako hezkuntza- eta gizarte-erakundeekin batera lan-prozesu bat abiarazteko eskatzen zitzaion mozioan udal-gobernuari. Helburu horrekin sortu zen "Hezkuntza eta Aniztasuna" lan-mahaia.

"Hezkuntza eta Aniztasuna" lan-mahaiak 2016ko abenduaren 19an amaitu zuen agiria, eta 2017ko urtarrilaren 24an aurkeztu zitzaien udaleko alderdi politikoei. Hirian eskola-segregazioa gertatzeko arrazoiak eta ondorioak aztertzen ditu agiriak, eta hezkuntza-administrazioari, Gasteizko Udalari, ikastetxeei eta gai horretan inplikatutako gainerako hezkuntza- eta gizarte-eragileei zuzendutako zenbait proposamen ere jasotzen ditu; erakunde horiek, beren aldetik, proposamenak bideragarriak eta egokiak diren aztertu beharko dute.

Dokumentua ikusi:

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: