Folklore Akademia - Musiketxea – Eraikinaren historia

Eraikina San Antonio kaleko 14. zenbakian, Pantaleón Iradierrek egin zuen eraikin-proiektua, 1789an. Jatorrian, familia batentzako etxebizitzarako diseinatu zuen, baina denboran zehar etxeak izan dituen erabilera eta jabe aldaketek aldarazi egin dute bere barruko itxura.

Foru Aldundiak erosi zuen, kultur asmoekin, eta udalari utzi zion gerora. Udalak Udal Musika eta Txistulari banden egoitzarako, hiriko zenbait abesbatzek entseguak egiteko lekurako eta euskarako eskolak emateko egokitu zuen

Musika Etxea

1985an beste esku-hartze arkitektoniko bat idatzi zen, oraingoan Luis López de Armentia, Luis María Uriarte eta Gerardo Zarrabeitia arkitektoek, aurretiazko eraikina beste handiago baten barruan sartzeko, bien artean batasun bat eratuz. Erabat errespetatu zen jatorrizko fatxada neoklasikoa. Atzealdea galeria kristaldun bihurtu zen. Barruan, nabarmentzekoa da espazioen antolaketa simetrikoa. Beste berezitasun bat: espazioak jendea hona-hara bideratzen duen eta argia ematen duen gune zentral huts baten inguruan antolatzen dira.

Atzealdea

Eraikin zaharberritua -zein "Musika Etxea" izenez berbataiatu zen- 1987ko martxoaren 7an inauguratu zen. Soil-soilik musika-jardueretara bideratu zen, eta lehendik ere bertan ziren taldeei beste batzuk gehitu zitzaizkien. Alabaina, hasiera hartan ez zen irakaskuntza-jarduerarik batere.

Behin Udal Folklore Eskola sortuta, 1990-1991 ikasturtean hasi ziren Musika Etxen musika-tresna tradizionalei buruzko lehen eskolak. Hurrengo urteetan, gainera euskal dantza ikastaroak eskaintzen hasi zen zentroa. Eraikinaren erabilera berriaren (irakaskuntzakoa) eta matrikula hazkuntzaren ondorioz, gaur egun soilik Musika Bandaren, Txistulari Bandaren eta Folklore Akademiaren egoitzarako erabiltzen da eraikina.

Kokapena eta harremanetarako

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.